Palmaresa
CD Bidasoaren fundatzaile José Miguel Aranaren lagun batzuk mahai-zapi batean sinatu zutenean konpromisoa hartzen zutela Irungo talde berrian jokatzeko, inork ez zuen pentsatu klub hau Ligako –eta geroago, Europako–txapelduna izatera iritsiko zenik. Ezinezkoa zela ere ez zuen inork pentsatu.
