Peñak


 

C.D. Bidasoaren arrakastak ezin dira ulertu zalerik gabe. Ezta momentu txarrak ere, zaleen babesik gabe askoz ere zailagoak izango baitziren. Klubaren ezinbesteko atala, gaur egun 1.400 bazkide baino gehiago dira Artalekun aldez aurretik sal daitezkeen eserleku guztiak betetzen dituztenak. Haiei gehitu behar zaie Gipuzkoa eta Euskadiko milaka zalek erakusten dioten hurbiltasuna erreferentziazkoa den euskal klubetako bati.

Gure zalegoaren ibilbidean lagunarteak oso garrantzitsuak dira Artalekuko animazioan laguntzeko eta gure taldeek Irundik urrun jokatu dutenean babesa jasotzeko. Klubeko irudiaren oinarri dira kantxa kanpoko gure "jokalari" hauek.

 

Peña Bidasotarrak


Zaleen talde bat da, egun batean erabaki zuena elkar lotzen zituen sentimenduari legezko forma ematea, alegia, Bidasoarekiko sentimenduari. 2019 urtea amaitzen ari zela hasi ziren peña hau sortzen eta urte honen lehen hilabeteetan 115 bazkideko kopurua lortu du, gehienak C.D. Bidasoa bertako bazkideak. Lerro honekin batera, enpresa kolaboratzaileekin ere lan egiten dute eta jada hogeita hamarren bat firma eta saltokik Peña Bidasotarrak-en konfiantza jartzea lortu dute.
Lagunartearen nortasun-ezaugarriak C. D. Bidasoa beti animatzea eta babestea dira, edonon, mugarik gabe, eta gainera, harreman ona izatea beste klubetako zaleekin eta peñekin: harmonia hori ez dago klub bakoitza identifikatzen gaituen grinarekin borrokan. Irudi hori eman ahal izatea Irunen, Euskadiren eta bertako jendearen irudi ona proiektatzeko modu bat da.
Peña Bidasotarrak C.D. Bidasoari dion maitasuna lema batekin laburbiltzen du: “Gauzak okerren dihoazkizunean babestuko zaitut, orduan izango duzu behar gehien eta”. Aupa Bidasoa beti!

Peña Bidasoa


Peña Bidasoa izan zen CD Bidasoa inguruan sortu zen lehen taldea. Kluba babesteko eta era guztietako jarduera sozial, artistiko, kultural eta kirol alorrekoak sustatu eta antolatzeko helburuarekin, taldea 1990eko abenduan hasi zen modu ofizialean lanean, eta denboraldi horretan Elgorriaga Bidasoak lehen Errege Kopa irabazi zuen Alziran.
CD Bidasoaren hurbileko historiaren une askotan presente egon delarik, Peña Bidasoa garairik onenetan 200 zale inguru biltzera iritsi zen eta Bidasoaren historiako kantxa handietara bidaiatu zuen: Augsburgo, Zagreb, Veszprem...
Aduana kalean du egoitza, eta bere historian zehar hainbat ekimen egin ditu, adibidez, denboraldi amaierako gala-afarian hiriko jatetxeetan ematen zen Erregulartasunaren Saria.

Artalekuko Hintxak


Artalekuko Hintxak klubaren historian beste talde garrantzitsu bat da eta urterik oparoenak 90eko erdialdea eta hurrengo hamarkada artean izan zituen. Lagun kuadrilla bat eta Bidasoako harrobiko hainbat jokalari elkartu zirelarik, 1996ko abenduan hartu zuen legezko forma.
7. sektoreko beheko zonan kokatzen den Peña Bidasoarekin batera, Artalekuko Hintxak aldameneko
6. gradatik animatzen zuen taldea Artalekun, eta partida jokatzen zen egunetan gazteen taldeak argitaratzen zuen eskuko aldizkariari izena emateko ere baino izan zuen.