Instalazioak


Instalazioak


 
ARTALEKU UDAL KIROLDEGIA
Karrika Nagusia 30 / 20304 Irun (Gipuzkoa)
CD Bidasoak Artaleku Udal Kiroldegian jokatzen ditu etxeko partidak 1986/1987 denboralditik. Irungo erdialdean dagoen instalazio honetan pabiloi bat dago, eta ia 2.000 lagun sar daitezke eserita.
 
 
 
 
URANZU UDAL PILOTALEKUA
Junkal karrika z.g. / 20304 Irun, Gipuzkoa
CD Bidasoaren lehenengo kantxa izan zen Uranzu pilotalekua. Ekipamendu horrek, harmaila bilkorren sistema bati esker, kantxa bat dauka pistako kiroletarako. Gaur egun, han jokatzen dira kadete-, haur- eta gazte-mailetako partidak.
 
 
 
 
HONDARTZA UDAL KIROLDEGIA
Ramon Iribarren pasealekua z.g. / 20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
CD Bidasoaren eta Hondarribia Eskubaloiaren arteko kirol-akordio baten ondorioz, lehen taldeari filial hondarribiarrak jarraitzen dio, eta horrek Hondartza kiroldegian jokatzen ditu partidak. Eserita 600 lagun baino gehixeagorentzako lekua du pabiloiak.