Historia
Hazkuntza indartsua
CD Bidasoa mahai-zapi batean sortu zen 1962an. Lehenengo presidente José Miguel Aranak hitz eman zuen Irunen eskubaloiko klub bat sortuko zuela baldin eta bere lagunek, zeintzuk zailtasunak zituen Donostiako talde batean jokatzen zuten, konpromisoa hartzen bazuten ibaiaren izena izango zuen talde irundarrean jokatuko zutela. Esan eta egin: uda hartan, klubeko gazte-mailakoek Donostiako Konstituzio plazan jokatu zuten klubaren historiako lehenengo partida ofiziala. Fundatu eta bost urtera, CD Bidasoak Lehen Maila Nazionalera igotzea lortu zuen, eta 1969/1970 denboraldiaren ondoren, Ohorezko Mailara igotzea lortu zuen lehen aldiz. Zortzi urte nahikoak izan ziren, estatuko eskubaloiko maila gorenera igotzeko. la temporada 1969/1970, consiguió el primer ascenso a la División de Honor. Ocho años habían sido suficientes para alcanzar la máxima categoría del balonmano estatal. 1975/1976 denboraldiko jaitsierak –Juantxo Villarrealek lehenengo denboraldia zuen entrenatzaile gisa– ez zuen bidea aldatu, eta zuzendaritza-batzordeak erabaki zuen entrenatzailea mantentzea; hurrengo urtean lortuko zuen berriz igotzea. Eta CD Bidasoak 30 urtetan jarraitu zuen Ohorezko Mailan edo Asobal Ligan.Artalekuren estreinaldia

Arrakasta handiak lortu ziren hamarkadan

Egonkortasun bila
Titulu haien distiratik urrun, CD Bidasoak hamar urte gehiago jokatu zuen Asobal Ligan, Ligako finaleko faseetarako sailkatu izan zen, eta finalerdietara iritsi zen EHF Kopan, Magdeburgoren aurka, eta 23-17 irabazi zion Artalekun, baina ez zen nahikoa izan joaneko 32-24 emaitza gainditzeko. Bidasoa Irun final laurdenetan kanporatuta geratu zen EHFko hurrengo bi parte-hartzeetan (2005/2006 eta 2006/2007), Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi bezperan. Lau urte geroago, Fernando Herrerok zuzentzen zuen taldeak partida dramatiko bat salbatu zuen, Artalekun Lehenengo Nazionalera ez jaistearren, kantxan berea egin ondoren. Fernando Bolea aulkian zela, talde gipuzkoarra maiz ibili zen igotzeko play-off-etan, azkenekoa 2015/2016 denboraldian, orduan Bidasoa Irun Asobal Ligara itzuli baitzen Artaleku lepo beteta zegoela. Hurrengo urteetan hamargarren eta bederatzigarren egin ondoren, taldeak, Jacobo Cuetararen eskutik, beste jauzi bat egin zuen 2018/2019 denboraldian: Asobal Kopara itzuli zen, azkeneko alditik 21 urte igaro ondoren. Europako lehiaketarako sailkatu zen 12 urte geroago, eta berriz ere txapeldunorde geratu zen Asobal Ligan, 25 urte geroago.
Talde honek bi hamarkada baino gehiagoan Uranzu frontoian jokatu zituen (1970) etxeko partidak.

Bogdan Wenta, Beñardo García eta Alfred Gislasson, 90/91 denboraldiko Errege Kopa irabazita.

Europako Errekopako txapeldunordea Alemaniako finaleko itzulikoa jokatu aurretik (1991).

Europako Kopa (1995) da, Badel Zagreb taldeari finalean irabazita, klubaren arrakastarik handiena.

Taldea Irungo Udaletxeko balkoitik Europako Errekopa titulua ospatzen (1997).

Garai desberdinetako jokalariek partida bat jokatu zuten klubaren 50. urteurrena ospatzeko (2012)
