Oinarria: balioak eta helburuak

 

C.D. Bidasoaren historiako lehen partida ofiziala ez zuen bere senior taldeak jokatu, jubenil taldeak baizik. 1962ko udan izan zen, Donostiako Konstituzio plazan, gazteen jubenilen Gipuzkoako Kopako partida bat jokatu baitzen bertan. Hasiera-hasieratik, harrobiak berebiziko garrantzia izan du klubaren historian: batetik, hainbeste belaunalditan eskubaloian aritzeak gizartean izan duen garrantziagatik eta, bestetik, gipuzkoar eta euskal jokalariek momentu handietan izan duten presentzia nabarmenagatik eta une latzenak gainditzeko garaian berebiziko oinarri izan delako.

 

Nola hezi behar ditugu gure balio gazteak?


Ezeren gainetik, klubak jokalariaren heziketa integrala bilatzen du:
  • Errespetuan, apaltasunean eta lanean oinarritutako balioak dituzten pertsona onak prestatu.
  • Bizitzeko ohitura osasuntsuak sortu.
  • Haren ibilbide akademikoarekiko ardura.
  • Aukeratu duten bizimoduarekin zoriontsu izan daitezela.
  • Eta noski, eskubaloian jokatuz goza dezatela.

Kirol alorreko helburuak


Jokalariek eskubaloiaren oinarrizko kontzeptuak ikasi behar dituzte:

  • Prestakuntza fisiko espezifiko bat asimilatzea.
  • Maila tekniko egoki bat lortzea.
  • Norbere talentua garatzen ikastea joko-sistema baten barnean.
Klubak bi lerrotan garatzen du prestakuntza plana:

  • Errendimenduaren lerroa: metodo integral baten arabera egituratutako entrenamendua da lehen talderako jokalariak prestatzeko, eta nesken kasuan, erreferentziazko talde profesionala Bera Bera RT da.
  • Parte-hartzearen lerroa: Entrenamendu egituratua jokalariaren prestakuntzarik onena eta gozatu dezan bilatuz, eskubaloi profesionalera iristeko helbururik gabe.
Erakunde beraren, zaleen, Irun hiriaren eta lurraldearen parte izatearen sentimendua ere sustatzen du Klubak.

Oinarria: balioak eta helburuak

 

CD Bidasoaren historiako lehenengo partida ofiziala ez zuen jokatu senior taldeak, baizik eta gazte-mailako taldeak. 1962ko udan izan zen, Donostiako Konstituzio plazan, han jokatu baitzen gazte-mailako Gipuzkoako Kopako partida bat. Lehenengo une horretatik, funtsezkoa izan da harrobiaren rola klubaren historian: alde batetik, Irunen hainbeste belaunaldietan eskubaloiak jendartean izan duen garrantziagatik, eta, bestetik, une nagusietan Gipuzkoako eta Euskadiko jokalariak nabarmendu egin direlako, eta, zalantzarik gabe, baita une gogorrenak gainditzerakoan ere.

 

Nola hezi behar ditugu gure gazte adoretsuak?


Ororen gainetik, jokalariaren heziketa integrala landu nahi du klubak:

  • Pertsona onak hezi, zeinen balioen oinarriak errespetua, umiltasuna eta lana izango diren.
  • Bizitzeko ohitura osasungarriak sortu.
  • Beren ibilbide akademikoarekin arduraz jokatu.
  • Zoriontsuak izan daitezela aukeratu duten bizimoduarekin.
  • Eta, jakina, goza dezatela eskubaloiaren jokatzen.

Kirol-helburuak:


Eskubaloiaren oinarrizko kontzeptuak ikasi behar dituzten jokalariek:

  • Prestakuntza fisiko espezifiko bat bereganatu.
  • Maila tekniko egokia erdietsi.
  • Beren talentua joko-sistema baten barruan garatzen ikasi.
Klubak bi lerrotan garatzen du bere heziketa-lana: errendimendua eta parte-hartzea:

  • Errendimendu ildoa: Entrenamendu egituratua lehen talderako jokalariak prestatzeko metodo integral baten inguruan, eta nesken kasuan, Bera Bera RT da erreferentziazko talde profesionala.
  • Parte-hartzearen ildoa: Entrenamendu egituratua, jokalaria ahalik eta gehien presta dadin eta goza dezan eskubaloi profesionalera iristeko helbururik gabe.
Entitate bertakoa izateko eta zaleen eta Irungo eta lurraldeko parte izateko sentimendua ere sustatzen du klubak.