Erabilera anitzeko pabiloi berriaren proiektuaren aurrean, Bidasoa Kirol Klubak honako hau jakinarazten die bere bazkideei:
1- Klubak urte batzuk daramatza etorkizuneko agertokiak aztertzen eta lantzen, neurri handi batean Europako Eskubaloi Federazioaren (EHF) eta ASOBAL Ligaren datozen txapelketek eskatuko dituzten baldintzetara egokitzeko, Artaleku are instalazio zaharkituagoa bihurtzen baitute. EHFko txapelketen kasuan, klubek eskakizun berrietara egokitzeko duten hasierako epea, 2019ko ekainetik indarrean dagoena, 2023/2024 denboraldian amaituko da.
2- Gaur egun, EHF European League-ren Multzo Fasea hartu duten 24 pabiloiak bataz beste 2000. urtean ireki dira; Artaleku, berriz, 1987an inauguratu zen, eta ordutik ez da eraberritze integralik egin. Txapelketako bigarren pabiloirik zaharrena da, eta Nasice-ko (RK Nexe-ren) Sportska Dvorana Kralja Tomislava-k bakarrik gaindituta. ASOBAL Ligan, instalazioen eraikuntza edo azken berrikuntza integralen batez bestekoa zertxobait zaharragoa izan arren, Artaleku pabilioi zaharrenen taldeen erdian dago, horrek dakartzan mugekin.
3- Klubak egoeraren diagnostikoa helarazi die Udal Gobernuari eta udal taldeei, harrobiko mutilezkoen eta nesken taldeek bizi dituzten mugekin batera, beren prestakuntza-lanean pista-ordu nahikorik ez dutelako. Zentzu horretan, klubak eskerrak eman nahi dizkie Udal Gobernuari eta udal taldeei kirol erakundeak bizi duen egoeragatik erakutsi duten interesagatik eta etorkizunerako konponbideak bilatzen parte hartzen ari direlako.
4- Kluba bere historian bizi izan dituen beste une erabakigarrien antzeko egoeran dago, Uranzu pilotalekua eraberritu behar izan zenean Ohorezko Maila (lehengo Carlos Albert Txapelketa) bertan jokatu ahal izateko; edo erakundeen arteko lankidetzak 1987an ekarri zuen egungo Artalekun bere leku berria klubari aurkitzen lagundu ziotenean.
5- Kanpotik datozen eskakizunen aurrean eta gure klubak bizi duen hazkunde-unea ikusita, Bidasoak begi onez ikusten du lehen taldeak Ficoban bere neurketa ofizialak jokatu ahal izatea, bai ASOBAL Plenitude Ligakoak bai Europako txapelketetakoak, eta horretan lan egiteko beharrezkoak diren erakunde, prestakuntza, kirol-federazio eta eragileei laguntzeko prest dago.