Bidasoa Irun EHF European Leagueko 16 onenen artean dago bigarren urtez jarraian. Bidasotarrek Sporting Clube Portugal taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak martxoaren 21ean, 20:45ean, Artalekun, Last16ren joaneko partidan.
Barçaren aurkako partidan ikusi zen bezala, Artalekuk oso irudi ona aurkeztu beharko du eskubaloiko giro bikaina bizitzeko, taldeak eta zaleek Europako ikuskizunaz goza dezaten. Kanporaketa harmailetan ere jokatzen da.
Bazkideek eta denboraldi erdiko abonua erosi dutenek euren eremu pribatura sartu beharko dute, jaso duten korreoaren bidez edota aplikazioaren bidez, sarrera ordaindu eta Sporting CPren aurkako kanporaketako joaneko partidara bizi ahal izateko. Mugikorrean aplikaziora sartu eta sortutako ekitaldira joan beharko da “pagar reserva” sakatzeko. Akzio hori martxoaren 15era arte egin ahal izango da, egun hori barne, bakoitzaren eserlekua okupatu ahal izateko. Behin data igarota, eserlekua salmenta orokorrerako libre geratuko da.
Bazkideentzako prezioak honako hauek dira: 9 euro 15 urtetik gorakoentzat eta bost euro haur bazkideentzat (14 urte edo gutxiago). Aldiz, bazkide ez helduek 18 euro ordaindu beharko dituzte Sporting CPren aurkako partidaz gozatzeko eta 14 urte arteko gazteek, berriz, 10 euro.
Salmenta orokorra dagoeneko aktibatuta dago web orrian.
Artalekuko bulegoan aldez aurretik saltzeko ordutegia 09:30etik 12:30era eta 16:00etatik 18:00etara izango da. Edozein zalantza izanez gero, klubarekin komunikatzeko ohiko bideak daude eskuragarri, hala nola posta elektronikoa (cdbidasoa@cdbidasoa.eus) eta 943 62 52 85 telefonoa.