Peña Bidasotarrak eta Peña Bidasoak hainbat ekitaldi antolatu dituzte Fernando Bolea bidasotar jokalari eta entrenatzaile ohiaren familiarentzat dirua biltzeko. CD Bidasoa bi taldeekin elkarlanean arituko da apirilaren 2ko neurketari begira (12:00etan). Egun horretan, IlCapo Hondarribia filialak Hondartza Kiroldegian CasadeMont Zaragozaren aurka jokatuko du.
Partida horren diru-bilketa (bost euroko sarrerak eta rifak euro batean, hainbat produkturekin atsedenaldian egingo den zozketarako) Fernando Bolearen familiarentzat izango da.
Gainera, Peña Bidasoa eta Peña Bidasotarrak bazkari solidarioa antolatu dute Hondarribiko Ardora Jatetxean. Sarrerak 30 euroren truke erosi ahal izango dira Mari Tabernan edo Peña Bidasoa eta Peña Bidasotarraren bidez.
Diru-kopuru bat jarri nahi duen orok Fila 0 bidez egin ahal izango du, ES16 3008 0205 79 4858803820 kontu-zenbakian.