Bidasoa Irunek Skanderborg-Aarhus hartuko du astearte honetan Artalekun (20:45ean) EHF European Leagueko Multzoen Faseari amaiera emango dion partidan. Danimarkarrak D Multzoko bigarren sailkatu bezala helduko dira eta bidasotarrek hirugarren bukatu nahi dute fase hau Last 16ri aurre egin aurretik. Danimarkan jokatutako neurketan, Bidasoa Irunek 38-27 galdu zuen.
Jacobo Cuétara entrenatzailearen eskutik, irakur ezazu hemen neurketaren atarikoa.
Ateak, taberna eta dendaren irekiera
Partida hasi baino ordubete lehenago, hau da, 19:45ean, Artalekuko ateak irekiko dira bidasotar jarraitzaileek beroketatik euren taldea anima dezaten. Animo bakoitza funtsezkoa da garaipena lortzeko, zaleek eta taldeak elkarrekin lortzen baitituzte arrakasta guztiak. Esperientzia oso batez gozatzeko, taberna zabalik egongo da kontsumitzeko eta dendan kirol arropa, kalekoa eta hainbat produktu salgai egongo dira beherapenekin.
Txartel uztea
CD Bidasoa-ko bazkideek Artalekura joan ezin diren norgehiagoketan beren karneta seinderen edo hurbilekoren bati lagatzeko aukera dute. Lagapen hori aplikazioaren bidez (app) edo Bazkidearen Eremu Pribatuaren bidez egin daiteke.
Joan den denboraldiaren amaieran eskuragarri jarri zen aukera horrek garrantzi berezia hartzen du gure taldeak jada sarrera gehiago ez dauden partidetan babes gehiago izan dezan. Komeni da gogoraraztea lagapen hori adin-kategoria bereko pertsonen artean egin behar dela (hau da, heldu batek ezin izango duela haur-txartel batekin sartu, adibidez).
Senideren edo lagunen bati uzteko aukerarik ez bada, neurketa zehatz horretara joateari uko egiteko aukera dago. Erabaki hori Bazkidearen Eremu Pribatuan gauzatu daiteke, eta klubari jakinarazten zaio. Klubak berak eserleku hori salgai jar dezake, batez ere eskari handiko partidetan, eta Artalekuk ahalik eta girorik onena edukitzea lortu.
Sarreren salmenta
Bidasoa Irun eta Skanderborg-Aarhus taldeen arteko partidara joan nahi duen orok (20:45ean) hemen klik eginez eros ditzake sarrerak.
Aparkalekua, garraio publikoa eta jarduerak Irunen
Artaleku ingurura ibilgailu pribatuan joanez gero, jakin ezazu astearte honetan aparkaldi arautua (TAO) 20:00etan amaitzen dela, partida hasi baino ordu eta erdi lehenago, eta gainera Luis Marianon lurpeko parkinga aurkituko duzu. Honekin batera, esteka honetan hiriko autobus-lineen ordutegiak ikusi ahal izango dituzu. Pabiloitik gertu dauden geltokiak Gipuzkoa etorbideko eta Luis Marianokoak dira, Artalekura igotzeko igogailuak gertu izanda.
EHF European Leagueko neurketeta guztietan gertatu den bezala, astearteetan 20:00etatik eta 23:00etara kontsumitzeko ekimenari atxikitako establezimenduren batean afaltzen baduzu, bigarren itzuli honetan bidaia bat egiteko aukera izango duzu. Informazio guztia hemen.
Zatoz Artalekura eta goza ezazu Bidasoa Irun eta Skanderborg-Aarhusen arteko Europako ikuskizunaz. Aste hau zirraragarria izango da Plenitude ASOBAL Ligako eta Europako beste talde handi baten bisitarekin, Barçaren bisitarekin!