Bidasoa Irunek ezin izan du Füchse Berlin gainditu eta denboraldiko lehen porrota Europan jaso du etxean EHF European Leagueko D multzoko liderraren aurka (32-40). Pedro Pachecok lehen gola egin arren, talde alemaniarrak azkar ezarri ditu bere indarrak, eta zazpigarren minutuan Jacobo Cuétara entrenatzaile bidasotarrak bere lehen hutsartea eskatu du (3-7). Lehen ahaleginak egin arren, talde bisitariak erritmoa mantendu du atsedenaldi bitarteko 17-23ra arte. Minutu horietan, gainera, debuta egin du Xabier Barretok Europako txapelketan.
Irungo taldeak asmo berriz berrekin dio neurketari, baina Bundesligako liderrak ez du utzi aldea murrizterik. Are gehiago, 14 goleko errentetara ere iritsi da. Hala ere, eta egoeraren jakitun den Artalekuren animo eta laguntzarekin, talde gipuzkoarrak aldeak murriztu ditu 8 tantotan utzi arte amaierara 32-40 helduz.
Bidasoa Irunen hurrengo norgehiagoka Artalekun izango da ostiral honetan bertan, 21:30etik aurrera Bathco Torrelavega hartuko baitu, giro bereziko duelu batean (ekimen ezberdinekin).
Fitxa teknikoa
32 – Bidasoa Irun (17+15). Skrzyniarz, Cavero (3, 2 p.), Mitic (3), Pacheco (3), Gorka Nieto (1), García (3), Ugarte (7); Harbaoui, Zabala, Furundarena, Salinas (1), Mujika (1), Barreto (2), Azkue (4), Francisco da Silva (1), Rodríguez (3).
40 – Füchse Berlin (23+17). Kireev, Lindberg (4, 1 p.), Wiede (5), Kopljar (1), Darj (4), Drux (3), Vujovic (7); Ludwig, Holm (5), Marsenic (6), Overby (1), Lichtlein (2), Ende (1), Gidsel, Freihöfer.
Partzialak. 3-4, 5-10, 8-12, 12-16, 13-19, 17-23; 19-29, 20-33, 24-34, 26-36, 28-38, 32-40.
Epaileak. Kursad Erdogan eta Ibrahim Özdeniz. Bidasoa Irun taldetik, Salinas eta García zigortu dituzte bi minutuz; eta Füchse Berlin taldetik, Darj eta Marsenic (2).
Bestelakorik. Artalekun jokatu den EHF European Leagueko Multzoen Faseko zortzigarren jardunaldiko partidara 1.786 ikusle gerturatu dira.