Bidasoa Irun taldeak Aguas Santas Milaneza izango du aurkari (asteartean, 20:45ean) EHF European Leagueko zazpigarren jardunaldian. Jacobo Cuétara entrenatzaileak neurketa honen garrantzia azpimarratu du Europako txapelketako hurrengo fasera pasatzeko helburua betetzeko.
Partidu garrantzitsua
Partida garrantzitsua da sailkatzeko. Irabaziz gero, kalitatezko jauzia izan daiteke sailkapen matematiko hori lehenbailehen lortzeko eta lehiaketaz gozatzen jarraitzeko.
Aurkaria
Eskubaloi ona jokatzen duen talde bat dugu aurrean. Esan dezakegu espainiar estiloa duela, taktikoki oso ondo lan egiten duelako eta maila kolektiboan asko lan egiten duelako. Ideiak oso argi ditu eta oso zaila da bere kantxan irabaztea, aurreko partidetan erakutsi den bezala. Puntu gutxi daramatza, baina lehia handia eman du, batez ere bere etxean: HC Motorren aurka berdindu egin zuen, Eurofarm Pelisterren aurkako partidan emaitza parekatuarekin iritsi zen azken minutuetara… Oporto, Sporting eta Benficaren aurka oso ondo lehiatu du bere ligan, talde oso handiak direnak, eta, beraz, partida ona egin beharko da.
Garaipena TM Benidormen aurka
Garaipen baten ondoren iristen gara, Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzulia arrakastaz hasiz. Etxetik kanpo maila ona eman behar dugu. Zailtasunaren berri badugu, baina konfiantza handiarekin gatoz.
Bestalde, Mikel Zabala jokalaria ere mintzatu da Aguas Santas Milanezaren aurkako neurketari buruz: “Asteartekoa neurketa garrantzitsua da, EHF European Leagueko hurrengo fasera pasatzeko. Beraien etxean seguro gauzak oso zail jarriko dizkigutela eta badakigu partida gogorra izango dela. Taldea dinamika onean dator, TM Benidormen aurkako bi puntuak indarra handia eman digute hurrengo partiduetarako. Taldeak aurpegia emango du eta ea lortzen ditugun bi puntu horiek oso garrantzitsuak izango direnak hurrengo fasera pasatzeko”.