Bidasoa Iruneko jarraitzaileek zuzenean ikusi ahal izango dute ostegun honetan lehen taldearen entrenamendua. Jacobo Cuétarak entrenatutako taldea 19:30etatik aurrera entrenatuko da eta ordubete lehenago Artalekuko ateak bidasotarrentzat irekiko dira taldearekin berriro bat egiteko.
18:30etik aurrera pabiloira hurbiltzen direnek ostegunetako ohiko pintxopoteaz gozatzeko aukera izango dute. 2,5 euroren truke, tortilla pintxo bat eta garagardo bat eskatzeko aukera egongo da eta 2 euroren truke, freskagarri bat edo ur botila bat. Horrekin batera, klubaren denda Artalekuko partidu egunetan dagoen tokian egongo da. Bertan, joko eta entrenamendurako kamisetak, BDS lerroko arropa eta klubeko hainbat produktu erosi ahal izango dira. Erosketa guztiek deskontua izango dute eta bazkideei gehituko zaie beraien %10eko ohiko beherapena.
Bidasoa Irun taldeak Plenitude ASOBAL Ligako zortzi talde hartuko ditu Artalekun: TM Benidorm (10. sailkatua), Bathco Torrelavega (5. sailkatua), Barça (1. sailkatua), Logroño La Rioja (6. sailkatua), Cisne, Abanca Ademar (4. sailkatua), Rebi Cuenca (3. sailkatua) eta Ángel Ximénez Puente Genil (8. sailkatua). Abonuen informazio guztia hemen.
Gainera, jokalariak zaleen esanetara egongo dira 19:00etatik entrenamendua hasi arte, argazkiak ateratzeko, sinadura lortzeko eta 2022/2023 denboraldiko posterra eskuratzeko. Jakub Skrzyniarz, Mehdi Harbaoui, Rodrigo Salinas eta Matheus Francisco da Silva mundialistarik gabe, bidasotarrak gertutik egongo dira gainerako jokalariekin, Pedro Pacheco fitxaketa berria barne.