Bidasoa Irun taldeko Thomas Tesoriere jokalariak kluba utzi du.
Jaso duen eskaintza onartzea erabaki duen Tesoriere 2018ko udan iritsi zen Irunera eta ordutik, besteak beste, Plenitude ASOBAL Ligako 128 partida jokatu ditu, 22 gol sartuz, eta Europako txapelketetan, beste 35 partida (4 gol guztira).
Klubak jokalariaren inplikazioa eta konpromisoa eskertu nahi dio 2018an hasi eta bere azken partidara arte, eta bere kirol etorkizun zein pertsonalean onena opa dio.
Jokalariak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, “nire etxetik gertu eskaintza bat onartzea” erabaki du. “Klubarekin hitz egin genuen eta akordio batera iritsi ginen. Pozik eta triste noa horrela amaitzeagatik, baina kontent eman dudanagatik”. Eskerrak eman nahi izan du j”ende guztiari, zaleei eta gurekin lan egiten dutenei”.
Bestalde, klubeko presidenteak, Gurutz Aginagaldek, azaldu du klubak ez zuela jokalaria ateratzen uzteko asmorik: “Tom jokalari ona da, eta lau urte hauetan ikusi dugu. Hala jakinarazi genion lehen unean, jokalariak alde egin nahi zuela jakinarazi zigunean”.
“Berak orain esan duen bezala, bere egoera azaldu zigun, ez bakarrik denboraldi honetakoa, baizik eta ia 20 urte geroago Marseillara hurbilduz epe luzera sortzen zitzaion aukera”, gaineratu du Aginagaldek, eta adierazi du “jokalariak bere ibilbideko puntu horretan duen posizioa uler daitekeen bezala, jasotzen duen eskaintzaren aurrean ia 34 urte edukita, klubak ezin zuen edozein modutan onartu kontratua indarrean zuen eta bigarren itzulirako berarekin genuen jokalari baten irteera. Hor sartzen da bere klub berria, eragiketagatik konpentsatuko duena. Elkarrizketak azkar garatu dira eta horregatik ez zuen bitartean Zallako lagunartekoa jokatu”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.