Bidasoa Irunek garaipenarekin ekin dio urtarrileko llagunartekoei (35-33). Jacobo Cuétararen mutilek garaipena lortu dute Zallan Helvetia Anaitasunaren aurka Kadagua Eskubaloiaren 35. urteurreneko neurketa berezian. Bi taldeak 15-17 iritsi dira atsedenaldira lehen 30 minutuetan bi taldeek gutxieneko abantailak lortu ondoren.
Lau internazionalik gabe (Jakub Skrzyniarz, Rodrigo Salinas, Matheus Francisco da Silva eta Mehdi Harbaoui) eta bigarren taldea ligako partida jokatzen ari dela, Jacobo Cuétarak hamaika jokalari izan ditu, horien artean atezain bakarra, Ander García jubenila, lehen taldearekin lehen minutuak jokatu dituena. Bigarren zatian, Helvetia Anaitasunak lau tantoko errenta lortu du (18-22), baina irundarrek markagailua berdindu dute azken hamar minutuetan, 35-33 erabakigarrira iritsi baino lehen.
Bidasotarrek urtarrilaren 27an eta 28an jokatuko dituzte hurrengo lagunartekoak Tolosan, bertako klubak bere mendeurrena eta eskubaloi sailaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu duen txapelketan. Cívitas BM Guadalajara, BM Logroño La Rioja eta Billére taldeek parte hartuko dute.
Fitxa teknikoa
35 – Bidasoa Irun (15+20). Ander García, Zabala (4), Aginagalde (2), Mitic (5), Dariel García (2), Pacheco (4), Asier Nieto (6); Cavero (7, 5p), Ugarte (1), Iribar (3) y Rodríguez (1).
33 – Helvetia Anaitasuna (17+16). Cancio, Gastón (3), Fernández, Pinto (4), Bazán (7), Ganuza (4), Elustondo (3); Martínez, Pereira, Castro (2), Goñi (1), García (5), Martínez (1), Ortiz, Chocarro, Itoiz, Redondo (3) y Meoki.
Partzialak. 4-2, 6-8, 11-9, 12-11, 13-13, 15-17; 18-22, 22-25, 25-26, 28-28, 31-31 y 35-33.
Epaileak. Sergio Elordui eta Julián Noguera. Bidasoa Irunen Irun, Iribar eta Nieto zigortu dituzte bi minutuz; nafartarren aldetik, Bazán.
Bestelakorik. Zallako kiroldegian jokatutako lagunartekoa. 200 ikusle, 20 bat bidasotarrak.