C.D. Bidasoak eta lehen taldeko Mikel Zabalak (Eibar, 1998) akordioa lortu dute jokalariak Bidasoa Irunen jarrai dezan 2026ko ekainaren 30era arte.
Ezker muturra 2018ko udan sartu zen Irungo taldean, Somos Eibar Eskubaloia taldetik. Orain arte 174 partida ofizial jokatu ditu, eta 343 gol sartu: 121 partida ASOBAL Ligan (245 gol); 32 Europako txapelketetan (EHF Champions League eta EHF European League, 54 gol); 14 Errege Kopan (23 tanto); eta zazpi ASOBAL Osoko Kopan (21 gol).
Zabalak bosgarren denboraldia du Irunen: “Oso pozik nago. Ez nuen zalantzarik izan. Etxean bezala sentitzen naiz, familia eta lagunak gertu ditudala, Espainiako onenetako batean eta gipuzkoar batentzat, Bidasoa Irunen jokatzea amets bat da”.
Eibartarrak Gabonetako atseden egunak aprobetxatzen dago bigarren itzulirako lanari ekin aurretik: “Europa League-n Multzo Fasetik ahalik eta hobekien pasatzen saiatuko gara eta Plenitude ASOBAL Ligan galdu ditugun puntu horiek ez galtzen saiatuko gara, etxean partida oso garrantzitsuak baititugu. Ahalik eta gorago geratzen saiatuko gara, Europako plaza horiek lortzen saiatuko gara”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.