“Joaneko neurketaren alderdi positiboak zein negatiboak hartu behar ditugu, gehiago eta hobeto errenditzen lagundu behar digutenak, baina ezin dugu erreferentziatzat hartu Irunen egon zen aldea”. Jacobo Cuétara Bidasoa Iruneko entrenatzailearen ustez, bere taldeak partida zail bati aurre egingo dio, “aukera ona izango dena, hil ala bizikoa baina gehiago, etxean batez ere izan ditugun beste batzuk ez bezala”.
“Hemen puntuatzea edo irabaztea ia behin betiko urratsa litzateke sailkatzeko, eta oso urrats garrantzitsua hirugarren posturako borrokan”, aitortu du entrenatzaile bidasotarrak, eta “12 goleko aldeaz ez galtzeaz gain, irabazi ahal izatean pentsatu behar dugu”, ohartarazi du: “Hori izan behar da abiapuntua hemen aurkituko dugun infernuan partida on bat egiteko”.
Cuétarak aitortu duenez, “aukera bat da guretzat partida hau, eta ez hainbeste behin betikoa edo oso, oso garrantzitsua, etxean jokatu dugun beste batzuk izan diren bezala”, eta “presio pixka bat kentzeko” deia egin du: “Aurreko partidekin eskubide hori irabazi dugulako, eta ilusioz aurre egin laugarren posturako edo are hirugarren posturako lehiagatik”.
“Abiapuntua Artalekuko partidaren aurretik pentsatuta geneukan berbera da, Vardarri Superkopa irabazi zion talde baten aurka, lepo beteta egongo den pabilioia, sailkatzeko garrantzitsua den partida, 2022ko azkena etxean…”, adierazi du prestatzaile gipuzkoarrak, txapelketa honetan bigarren sarrerarik onena duen kantxa beteta egongo dela ohartarazi aurretik: “Horrek Eurofarm Pelisterrek eman dezaken maila gorena ematen lagun dezake, oso altua baita. Kontziente izan behar dugu. Irunen egin genuen bezala, egiten dugun jokoagatik tope hori ez ematea lortu dezakegu, handia baita. Haiek aste osoa izan dute partida prestatzeko, Ipar-Mazedoniako Kopako neurketa bat izan dute, 30 golengatik irabazi dutena jokalari dexente gordez”.
Puente Genileko partidan hainbat golpe jasotako Víctor Rodriguez, Jon Azkue, Gorka Nieto, Dariel García eta Mikel Zabalaren zalantzekin, talde irundarrak “minduta” aurre egingo dio neurketari, “etxean lehiakorrak izan eta kanpoan lortu ez dugulako. Min ematen digu, ez baikaude gustura egin dugun lehen itzuliarekin. Oraingoz, mentalizatuta eta astearteko partidara begira, gero denbora emango baitigu gertatutakoa hausnartzeko. Puente Genilekoa aztertzeaz gain, azken neurketa honi begira jarrita gaude, polita da, Europako txapelketakoa, motibagarria eta ilusioz beterikoa, eta aukera paregabea guretzat”.
Neurketa, EHF European Leagueko Multzo Faseko seigarren jardunaldiari dagokiona, astearte honetan jokatuko da Boro Čurlevski pabilioian, espero da sarrera guztiak agortzea (20:45ean, ETB4 / Dazn).