Bidasoa Irunek ezin izan du bideratua zuen garaipena itxi Puente Genilen (36-35). Lehen abantailak etxekoen aldekoak izan dira, eta momenturen batean denboraldi honetako lehen zati batzuetan pairatutako gidoi txarra berpizteko mehatxua egin dute. Eszenatoki horretatik urrun, Bidasoa Irunek sendo erantzun dio andaluziarrek ezarritako 6-3koari, eta bost minututan 1-5eko partziala lortu dute. Eneko Furundarenak sartu duen lehen gol horri esker, talde horiak aurrea hartu du, atsedenaldira arte luzatuko zuena (16-18).
Aldageletatik bueltan, etxekoek aldeak murriztu dituzte, baina Mehdi Harbaoui-k atepean egiten ari zen lanari jarraiki, talde horiak berriz ere bi goletako aldeak berreskuratu ditu. Hala ere, bigarren zatiko 15. minutura iritsita amaitu dira bidasotarren abantailak eta neurketa berria hasi da. Atzetik markagailuan, bidasotarrek ez dute etsi eta 30-27 galtzen joan arren (50. minutua) gol bakarrera jarri dira hiru aldiz, azkenean puntu bakar bat ere ez lortuz (36-35).
Neurketa honekin, bidasotarrek agur esan diote Plenitude ASOBAL Ligari 2022ari dagokionez. Urteari ofizialki agur esateko, ordea, azken norgehiagoka falta da: EHF European Leaguekoa, datorren asteartean Bitolan, Ipar-Mazedoniako Eurofarm Pelisterren aurka (20:45ean, ETB4).
Fitxa teknikoa
36 – Ángel Ximénez Puente Genil (16+20). De Hita, Tua (4), Buzle (4), Márcio da Silva, Javi García (6), Reina (3), Cuenca (1); Nördlander, Cabello, Jung, Javi Muñoz (4), Arsenashvili (2), Pomeranz (6), Ribeiro (2), Estepa (4).
35 – Bidasoa Irun (18+17). Harbaoui, Cavero (6, 3 p.), Mitic (5), Azkue (5, 1 p.), Asier Nieto (4), García (2), Aginagalde (1); Skrzyniarz, Ugarte (3), Zabala (4), Gey-Emparan, Furundarena (1), Tesoriere, Francisco da Silva (1), Gorka Nieto (3), Rodríguez.
Partzialak. 2-1, 6-3, 7-8, 10-11, 12-15, 16-18; 19-20, 21-23, 24-25, 28-26, 32-30, 36-35.
Epaileak. Iniesta Castillo eta García Rodríguez. Ángel Ximénez Puente Genil-en aldetik, Cuenca eta Arsenashvili zigortu dituzte bi minutuz; gainera, Buzle-ri txartel gorria erakutsi diote (45’). Bidasoa Irunen aldetik, Furundarena eta García.
Bestelakorik. Plenitude ASOBAL Ligako 15. jardunaldiari dagokion neurketa, lehen itzuliko azkena, Puente Genilgo Alcalde Miguel Salas pabilioian 800 bat zaleren aurrean.