Bidasoa Irun taldeak bi puntu lortu ditu Artalekun, Bada Huescari irabazita (29-25). Jacobo Cuétarak zuzentzen duen taldea atzetik hasi da markagailuan, Asier Nietok hasiera ona eman dion arren, eta 16. minutua igarota (7-9) etxeko entrenatzaileak hutsartea eskatu du. Rodrigo Salinas lesionatuta eta Jakub Skrzyniarz deialditik at geratu dira, azken honek sukarraldi batengatik, baina Irungo taldea berdinketarekin iritsi da atsedenaldira (13-13), 25. minutuan hiru tantogatik galtzen joan ostean (10-13).
Bigarren zatiaren hasieran Irungo taldeak aurretik jartzea lortu du eta sei minutura hirugatik irabazten ari zen (18-15). Lasaitzeko tarterik gabe, Jacobo Cuétararen mutilek itxura ona erakutsi dute aldeak handitzen jarraitzeko 29-25era iritsi arte. Arratsaldeko nota azpimarragarria Xabier Landa atezain irundarraren debuta izan da. Harrobiko jokalariak txalo zaparrada handia jaso du Artalekutik, eta Plenitude ASOBAL Ligan debuta egin duen jokalari bidasotar gazteena bihurtu da.
Bidasotarren hurrengo partida Artalekun izango da. Bidasoa Irunek Eurofarm Pelister hartuko du astearte honetan (20: 45ean) EHF European Leagueko bosgarren jardunaldian. Hauxe da 2022an etxean jokatuko den azken partida.
Bidasotarren hurrengo neurketa berriz Artalekun izango da. Bidasoa Irun taldeak Eurofarm Pelister jasoko du hurrengo asteartean (20:45ean) EHF European Leagueko bosgarren jardunaldiko partidan. Hau 2022. Urteko azkeneko neurketa izango da Artalekun ospatuko dena.
Fitxa teknikoa
29 – Bidasoa Irun (13+16). Harbaoui, Zabala, Gey-Emparan, Julen (4, 2 pen.), Mitic (2), Azkue (4, 1 pen.), Asier Nieto (5); Landa, Cavero (6, 2 pen.), Ugarte, Furundarena (1), Tesoriere, Da Silva, Gorka Nieto (2), García (4) y Rodríguez (1).
25 – Bada Huesca (13+12). Tercariol; Carmona (4, 1 pen.), Pérez (1), Arnau (3), Cruz (1, 1 pen.), Benites (1), Gucek (1); Montoya (5), Mosquera (2), Moya, Suárez (2), Cordies, Malo (1), Floris, Hakcbarth (4, 2 pen.)
Partzialak. 1-2, 4-4, 6-7, 8-10, 10-12, 13-13; 16-15, 19-16, 20-19, 23-21, 28-23 eta 29-25.
Epaileak. Colmenero Guillén eta Rollán Martín. Bada Huescaren aldetik, Arnau eta Hackbarth zigortu dute bi minutuz. Bidasoa Irun aldetik, Furundarena, Asier Nieto, García, Silva eta Rodríguez.
Bestelakorik. Plenitude ASOBAL Ligako 14. jardunaldia, Artalekun jokatua 1.712 zaleren aurrean.