Orbinox, AVK taldekoa, C.D. Bidasoaren babesle bezala sartu da Bidasoa Irunek EHF European League-n Skanderborg-Aarhus Håndbolden aurka jokatuko dituen norgehiagoketan.
Gipuzkoako enpresak Tolosan du egoitza, 1964an sortua. Gillotina-balbulak, uhateak, damperrak eta ekipo hidromekanikoak diseinatu, ekoitzi eta saltzen ditu. 1987an lantegi berri bat ireki zuen Anoetan, eta 2000. hamarkadako urteetan nazioartekotzeak markatutako beste urrats bat eman zuen, 2011n AVK taldean sartuta gainera. Talde industrial horren egoitza nagusia Galtenen dago, Aarhusetik eta Skanderborgetik hogei bat kilometrora.
Orbinoxek Europa, Amerika eta Asian sei ekoizpen-planta ditu, banaketarako 12 filial eta mundu osoko banatzaile-sare zabala. Orbinox, gaur egun, bost kontinenteetako 70 herrialdetan baino gehiagotan dago.
Danimarkako norgehiagokan, bi taldeek elastiko berezi berarekin berotu dute babesletza dela eta, eta astearte honetan jokatu zen pabiloian ez ezik, Gipuzkoako enpresa ere present egongo da Artalekuko hamargarren jardunaldiko norgehiagokan, Irunen, otsailaren 28an.