Bidasoa Irunek ezin izan du El Sargalen ezer onik atera Rebi Cuencaren aurka galdu eta gero (30-25). Neurketa bide oso txarretik hasi du talde irundarrak, eta behin hirugarren minutuko hirunako berdinketa atzean utzita, 5-0 partziala jaso du golik sartu gabeko 10 minututan eta norgehiagoka maldan gorako egoera zailean jarri du, atsedenaldira bidean aldaketa gutxi lortuz (17-11).
Etxetik kanpo jokatutako beste neurketetan bezala, taldea egindakoa konpontzeko prest kantxaratu da. Eta oso zaila izan arren, bide horretan jarri da, zortzi minututan, bi goletara hurbilduz. Hurrengo bost minututan (38.etik 43.ra) nor baino nor ibili dira bi taldeak, baina gol bakarra sartuta hurrengo hamar minututan (27-22ra), neurketak eskuetatik ihes egin dio talde gipuzkoarrari (30-25).
Bidasoa Irunen hurrengo neurketa asteartean Danimarkan izango da Skanderborg-Aarhusen aurka (18:45ean) EHF Europan League txapelketari dagokiona. Plenitude ASOBAL Ligak, bestalde, larunbatean agur esango dio Artalekuri dagokionari lehen itzulian larunbatean 18:30ean, Bada Huescaren aurka.
Fitxa teknikoa
30 – Rebi Cuenca (17+13). Grbavac, Fernández (3), Teixeira (2), Simonet (3), Nazaré (8, 1 p.), Pozzer (4), Moya (3, 2 p.), Pizarro (2); Ben Tekaya, Mach (2), Mendes das Neves, Martín, Prantner (2), Carlos Fernández, Juanjo Fernández, Vera (1).
25 – Bidasoa Irun (11+14). Harbaoui, Cavero (2), Mitic (3), Francisco da Silva, Tesoriere, Asier Nieto (6), García (2); Skrzyniarz, Ugarte (1), Zabala (2), Gey-Emparan (2), Furundarena, Aginagalde, Azkue (4, 1 p.), Gorka Nieto (2), Rodríguez (1).
Partzialak. 5-3, 8-3, 10-4, 12-6, 14-9, 17-11; 19-15, 21-18, 24-21, 24-21, 27-23, 30-25.
Epaileak. Jesús Escudero Santiuste eta Jorge Escudero Santiuste. Rebi Cuencaren aldetik, Teixeira eta Pozzer zigortu dituzte. Bidasoa Irunen aldetik, Ugarte eta García.
Bestelakorik. Plenitude ASOBAL Ligako 13. jardunaldiari dagokion neurketa El Sargalen, 1.200 zaleren aurrean.