Bidasoa Irunek ezin izan du garaipenik eskaini bere zaleei Artalekun Fraikin BM. Granollersen aurka galdu ondoren (30-32). Norgehiagoka espero zen bezalakoa izan da ASOBAL Ligako bi talde onenen artean, nor baino nor. Lehen zatian, bi taldeek jokoko eta markagailuko nagusitasuna txandakatu dituzte. Irungo taldearen bi golen abantailari (8-6, 12. minutua) ongi erantzun dute katalanek (13-15, 12. minutua). 26), nahiz eta Jacobo Cuétara prestatzen dituen mutilek azken txanpan erantzun atsedenaldian aldea batera murriztuz (16-17).
Aldageletatik bueltan panorama ez da aldatu. Alde batetik, kataluniarrek nola edo hala defendatzen saiatu dira euren abantaila txikiak, eta bestetik, talde gipuzkoarra, Artaleku zirraragarri batek bultzatuta, desabantaila batzuk murrizten saiatu da, minutuek aurrera egin ahala markagailua iraultzeko zailagoa izan, nahiz eta neurketa bost minutuz airean egon den Gorka Nietok sartu duen 26-27koari esker. Puntuek amaieran Bartzelonara hegan egin dute (30-32).
Bidasoa Irunen hurrengo neurketa astearte honetan izango da, Artalekun, HC Motor talde ukrainarraren aurka, EHF European Leagueko Multzoen Faseari dagokion hirugarren jardunaldian (20:45ean), elkartasun ekimenek markatutako partida. Plenitude ASOBAL Liga, bestalde, datorren larunbatean jarraituko du El Sargalen, Incarlopsa Cuencaren aurka (16:00etan).
Fitxa teknikoa
30 – Bidasoa Irun (16+14). Skrzyniarz, Cavero (7, 5 p.), Ugarte (1), Mitic (5), Azkue (6, 1 p.), Gorka Nieto (3), García (2); Harbaoui, Zabala (2), Gey-Emparan, Furundarena, Aginagalde, Mujika (1), Tesoriere, Francisco da Silva, Asier Nieto (3).
32 – Fraikin BM. Granollers (17+15). Rangel, Yusuf (5), Rey (3), Martínez (2), Amigó, Franco (3), García (7, 2 p.); Guàrdia, Torriani, Gurri (3), Romero, Valera (6), Salinas (2), Castillo, Roca (2).
Partzialak. 4-3, 5-5, 9-8, 10-12, 12-13, 16-17; 19-19, 21-22, 23-25, 26-27, 26-28, 30-32.
Epaileak. Friera Cavada eta Rosendo López. Etxekoen aldetik, García (2), Francisco da Silva eta Tesoriere zigortu dituzte bi minutuz. Kanpokoen aldetik, Yusuf (2) eta Rey (2).
Bestelakorik. Plenitude ASOBAL Liga 12. jardunaldiko neurketa Artalekun 1.855 ikusleren aurrean, “ez dago sarrerarik” kartela eskegi da. Norgehiagoka hasi baino lehen, minutu bateko isilunea gorde da, Iñaki Cavero eta Oriol Reyren amonak, Nati Gómez eta Mercè Abella, hurrenez hurren, eta Pedro Etxaniz urtetan lehen taldeko gidaria izan zenaren omenez.