Bidasoa Irunek ezin izan du ezer onik lortu Abanca Ademar de Leónen aurka 35-33 galdu eta gero. Lehen zatiari defentsan sendo ekin arren, Harbaoui Mehdiren hainbat geldiketekin, erasoan izandako arazoek ez diote abantailarik lortzen utzi talde gipuzkoarrari 15. minutura iritsi arte. Hortik aurrera, Jacobo Cuétararen mutilak nor baino nor ibili dira, baina atsedenaldi aurreko azken minutuetako 6-1eko partzialak neurketa gehiegi zaildu ditu (18-11).
Eszenatoki hain negatiboa aldatzeko asmoz, talde irundarrak argi zuen aldapan gora zuen neurketa gutxinaka irauli ahalko zuela, eta horri ekin dio. Hamaika minututan, zazpi goleko aldea laura jaitsi du, eta sinisteko aukerak parez-pare ireki ditu, baita azken hamar minutuetan bitara, amaierara emaitza horrekin iritsita (35-33) .
Bidasotarren hurrengo neurketa, norgehiagoka handia, larunbat honetan bertan izango da, etxean, Fraikin BM. Granollersen aurka (18:00etan).
Fitxa teknikoa
35 – Abanca Ademar León (18+17). Barkhordari, Casqueiro, Boskos (1), Milosavljevic (1), Fernández (6, 3 p.), Santista (7), Martínez (4, 2 p.); Papantanopoulos, Castro (2), Zanas Virbauskas (1), Deividas Virbauskas (9), Jin-Young (1), Sanz (3), Zapico, Miñambres, Tiago.
33 – Bidasoa Irun (11+22). Harbaoui, Cavero (6 p.), Mitic (2), Azkue (5), Asier Nieto (3), García (3), Aginagalde (3); Skrzyniarz, Ugarte (2), Zabala (2), Furundarena (1), Gey-Emparan (1), Mujika, Tesoriere, Francisco da Silva, Gorka Nieto (5).
Partzialak. 1-0, 3-2, 6-5, 10-8, 13-10, 18-11; 22-15, 25-19, 26-23, 30-27, 33-31, 35-33.
Epaileak. García Serradilla eta Marín Lorente. Abanca Ademar Leónen aldetik, Barkhordari, Santista eta Zanas Virbauskas zigortu dituzte bi minutuz. Bidasoa Irunen aldetik, García (2) eta Tesoriere.
Bestelakorik. 11. jardunaldiari dagokion Plenitude ASOBAL Ligako neurketa, Leóngo Palacio de los Deportes kiroldegian, 1.500 bat zaleren aurrean.