Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako garaipeneko bideari berrekin dio Blendio Sinfín mendean hartu eta gero (35-15). Sorpresarako margen gutxi utzi nahian, irundarrek indartsu ekin diote neurketarik, eta nahiz eta lehenengo aldeak kantabriarren aldekoak izan, laugarren minutuko 2-3tik ia 19. minutuko 13-3ra eraman dute norgehiagoka, 14 minutuz golik jaso gabe defentsako eta Harbaoui Mehdiren lan ederrari esker. Lanak erraztuta, atsedenaldira, 20-8 emaitzarekin iritsi dira.
Rodrigo Salinas eta Víctor Rodríguez (biak ala biak min hartuta), Cuétarak Pontevedrako eta Málagako deialdiak errepikatu ditu. Lehenengo zatiko formula arrakastatsuari jarraipen emanez, bigarren zatian ere jokalari guztien parte-hartzearekin aldea zabaltzen joan da, amaierako 35-15era arte, bere historian lortutako garaipen zabalena berdinduta (96/97 denboraldian Teucroren aurka eskuratutako 40-20).
Bidasotarren hurrengo neurketa asteazkenean izango da Leónen, Abanca Ademar taldearen aurka (21:00etan).
Fitxa teknikoa
35 – Bidasoa Irun (20+15). Mehdi, Cavero (2, 1 p.), Zabala (1), Aginagalde (2), Mitic (3), Azkue (2), Asier Nieto (4); Skrzyniarz, Ugarte (3), Gey-Emparan (2), Furundarena (5), Mujika (3), Tesoriere, Francisco da Silva (1), Gorka Nieto (3), García (4).
15 – Blendio Sinfín (8+7). Aly, Monzón, Leo Alonso, Basualdo (3), Perbelini (3), Zungri; Sánchez, Gustavo Alonso, Bono (1), Domínguez (2), Pla (2), Díaz, García (1), Herrero Lon, Rama (1).
Partzialak. 2-3, 6-3, 9-3, 13-5, 15-7, 20-8; 21-10, 23-13, 25-12, 28-12, 31-14, 35-15.
Epaileak. García Gil eta Murillo Castro. Bidasoa Irunen aldetik, Tesoriere zigortu dute bi minutuz; eta Blendio Sinfínen aldetik, Perbelini (2).
Bestelakorik. Plenitude ASOBAL Ligako 10. jardunaldiari dagokion norgehiagoka Artalekun 1.413 zaleren aurrean.