Hasi bezain pronto, etxera. Bidasoa Irunek galdu egin du Errege Kopako Bigarren Kanporaketako neurketa Trops Málagaren aurka (25-22). Bidasotarrek lehenengo abantailak alde izan dituzte, baina behin Julen Mujikak azken aldea ezarri eta gero (6-7, 15. minutua), akatsak pilatuz joan dira eta etxekoek izan dute zeresana, atsedenaldiko 11-9ra iritsi arte.
Lehen zatiko jarduna iraultzeko asmoz, sei minutu eskasetan markagailua berdintzea lortu du (36. min., 12-12), eta amaierara iristeko hamar minutu pasatxo falta zirenean, aurrea hartu du berriz ere (19-20) aireratzeak eman zezakeenean Zilarrezko Ohorezko Mailako taldearen aurka, baina errealitatetik urrun, etxekoen garaipenarekin amaitu baita neurketa (25-22).
Bidasotarren hurrengo neurketa asteburu honetan izango da Artalekun, etxera itzulita behin hiru neurketa Irundik urrun jokatu ostean. Blendio Sinfín taldearen aurka izango da, larunbat honetan arratsaldeko 16:00etan.
Fitxa teknikoa
25 – Trops Málaga (11+14).Villamarín, Portela (1), Soler (3), Corning, Fernández (1), Costa da Silva (5), Cabrera (6); Blanco, Muñoz, Kahr, Hidalgo, Castro (2), Palomeque, Martins (3), Pérez (3), Ariño (1).
22 – Bidasoa Irun (9+13). Skrzyniarz, Cavero (5, 2 p.), Mitic (1), Gorka Nieto (4, 2 p.), Asier Nieto (3), Zabala (1), Ugarte; Mehdi, Gey-Emparan, Aginagalde, Mujika (2), Azkue (4), Tesoriere, Francisco da Silva, García (2).
Partzialak. 1-2, 4-4, 6-6, 8-7, 10-8, 11-9; 12-10, 15-14, 18-18, 20-20, 21-20, 25-22.
Epaileak. Iniesta Castillo eta García Rodríguez. Trops Málagaren aldetik, Palomeque zigortu dute bi minutuz.
Bestelakorik. Errege Kopako Bigarren Kanporaketako neurketa, Málagako Colegio Los Olivos pabilioian jokatua.