Bidasoa Irunek ilusioz gainezka ekingo dio Kopako ibilbide berriari, asteazken honetan, Málagan, Tropsen aurka, Jacobo Cuétara entrenatzaile irundarrak adierazi duenez. Aurrean “talde bizia” espero du, “Zilarrezko Mailan goi aldean egoteko prest dagoena eta poz-pozik arituko dena gure aurka”.
“Formatu berriagatik zailagoa den Errege Kopa baten aurrean gaude, aurreko urtean nola sailkatu zinen kontuan hartuta. Lehen zailtasunarekin hasiko gara, etxetik kanpo Zilarrezko aurkari baten aurka jokatuko dugun partidarekin, galtzeko asko eta irabazteko gutxi daukagula, haiek alderantziz”, azaldu du entrenatzaile riosellarrak. Faborito izatearen presioak ez du izutzen: “Denboraldi batzuk daramatzagu faboritoak izaten partiden gehienetan, bai ala bai pasa behar dugun kanporaketa baten aurrean gaude, baina aspaldi eman dugun urratsa da”.
Kopari ilusioz aurre egiteko arrazoietako bat finala borrokatzen saiatzea dela aitortu du Cuétarak: “ASOBAL Kopan aurreko urte guztietan sailkatu garen bezala, hiru finaletara iritsi gara, Errege Kopan berdina egitea geratzen zaigu. Hala ere, lehen urratsa Azken Fasean egotea da, eta horrek badu bere balioa, edozein kanporaketetan eror zaitezkeelako. Ia denetan egon gara eta horretarako bi kanporaketa oso zail gainditu behar dira, seguruenik etxetik kanpo izango direlako biak. Lehenik eta behin partida hau pasa behar da”.
Bidasoako entrenatzaileak Trops Málaga “joko oso alaia” duen taldea dela esan du, “Plenitude ASOBAL Ligan jokatu duten jokalari askorekin, Zilarrezko Mailan goian egoteko moduko taldea eta gure aurka ahalik eta poztasun handienarekin jokatuko duena, bere zaleen aurrean galtzeko gutxi eta irabazteko asko duelako. Azkenean, aukerekin egotea motibazio handia izango da. Horrekin jolastu behar dugu. Horrelako kanporaketetan beti izaten da ezustekoren bat, talde batek presio guztia duelako, eta besteak, bat ere ez. Presio horrekin jolastu behar da”.
Cuétarak azaldu duenez, bere taldeak argi du nola egingo dion aurre neurketa honi eta hurrengoei: “Topera goaz. Gero ikusiko dugu norgehiagoka bakoitza nola doan. Aurreko egunean partida lasaia izan genuen txandakatu ahal izateko, baina irabazi egin behar da bai ala bai”.
Errege Kopako Bigarren Kanporaketako partida Málagako Los Olivos ikastetxean jokatuko da 20:30etatik aurrera (YouTube).
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.