Batzarra 2022ko azaroaren 19an 15:30ean izango da lehenengo deialdian eta 15:45ean bigarrenean, salbu eta lehenengo deialdian boto-eskubidea duten bazkideen erdia baino gehiago badaude.
Lekua: Artaleku Kiroldegiko kafetegia.
Gai-zerrenda eta protokoloa:
1.- Presidentearen ongietorria.
2.- Hautagai-zerrendak aurkeztea.
3.- Hautagaitza bi edo gehiago baleude, Hautes-Batzordea eratzea.
4.- Presidente eta Zuzendaritza Batzordea hautatzea.
Bi hautagai-zerrenda edo gehiago egonez gero, bozketak 16:00etatik 20:15etara egingo dira, beti ere Hautes-Batzordea eratu eta gero.
Hautagai-zerrenda baliodun bat baino gehiago egonez gero, 16:00etan irekiko da botoa emateko epea. Horretarako, HIRU hautestontzi jarriko dira aurrez aurreko botorako, BAT hautestontzi boto eskuordeturako, eta BI kabina egongo dira boto-txartelekin.
MAHAIEN OSAERA
Boto-eskubidea duten hiru bazkidek osatuko dute hauteskunde-mahaia, eta horietako bat ere ez da hautagai-zerrendetako kide izango, ez titular gisa, ez ordezko gisa. Hautagai-zerrenda bakoitzak bazkide bat proposatu ahal izango du hauteskunde-mahaian egoteko (proposamenak azaroaren 18ko 17:00ak arte onartzen dira). Bestela, Batzarrean bertan aukeratuko dira bertaratutako bazkideen artean.
Hautestontzi bakoitzean bi pertsona neutral egongo dira, bazkidearen identifikazio zuzena egiaztatzeko eta botoa emateko. Gainera, hautestontzi bakoitzeko hautagai-zerrenda bakoitzeko ordezkari bat egon daiteke gehienez.
Lehen hautes-ontzia. Lehen abizena A-tik F-ra dutenak (biak barne), 364 bazkide.
Bigarren hautes-ontzia. G-N, biak barne, 334 bazkide.
Hirugarren hautes-ontzia. O-Z, biak barne, 328 bazkide.
Behar bezala identifikatzeko, bazkideek NANa aurkeztu beharko dute bozketaren aurretik.
Boto eskuordetua. Funtzionamendua
Eskuordetutako botoa xede horretarako jarritako mahaian bakarrik jasoko da. Botoa gutun-azal handi itxian aurkeztuko da, eta gutun-azal itxi horren barruan honako agiri hauek egon beharko dira:
- Delegatzailearen NANaren kopia (lagatzen duena),
- Delegatuaren NANaren kopia (botoa daramana),
- Klubak emandako Ordezkaritza dokumentua, behar bezala beteta,
- eta botoa gutun-azal txiki baten barruan.
Boto-txartelak klubaren bulegoetan, hautagaien eskutik eta bozketaren unean bertan jaso daitezke.
Bozketaren amaiera
Bozketa 20:15ean itxiko da, eta une horretan bozketa-ilaran dauden bazkide guztiek eman ahal izango dute botoa. Iragarritako itxieraren ondoren etortzen den pertsona orok ez du boto-eskubiderik izango. Era berean, ez da onartuko kanpoko inork bere boto eskuordetuarekin gutun-azal bat ematea bozketa-ilaran dagoen norbaiti.
Hautestontziak itxi ondoren, boto eskuordetuak behar bezala aurkeztu direla egiaztatuko da, hurrengo moduan:
Gutun-azalak hautestontzitik aterako dira, eta hautestontzi bakoitzaren bozketa-zerrendarekin batera egiaztatuko da bazkide eskuordetzaileak ez duela aurrez aurre bozkatu dagokion hautestontzian. Botoa eman ez duela egiaztatu ondoren, gutun-azaleko botoa dagokion hautestontzian utziko da, ondoren zenbaketa egiteko.
Egiaztatzen bada delegatzaileak dagokion hautestontzian bozkatu duela, haren boto eskuordetua baliogabetzat joko da.
Behin boto eskuordetuak egiaztatuta, hautestontzi bakoitzeko botoak zenbatuko dira.
Botoen zenbaketa, guztira: …
Hauteskunde mahaiko presidenteak botoen emaitzak eta C.D. Bidasoako zuzendaritza batzorde berria jakinaraziko ditu.
Berdinketa gertatuz gero, beste ezohiko batzar bat deituko da.