Bidasoa Irunek astearte honetan ekingo dio EHF European Leagueko Multzoen Faseari. Hilaren hasieran Kolstad Håndball Bigarren Kanporaketan balentria eginda kanporatu ondoren, Artalekuk eta Irunek kontinenteko bigarren txapelketa onenaz gozatzeko aukera dute, eta horri Jon Azkue kapitain bidasotarrak garrantzia ematen dio: “Europako txapelketa da eta munduko ilusio guztiarekin goaz”.
“Logroñoko neurketaren autokritika eginez eta egon zitekeen gauza ona ateraz, ziur nagoela, asteartean ondo jokatu behar dugu eta partida hori aurrera atera”, azaldu du kapitainak, Artaleku hasieratik arratsalde handietan bezala entxufatuko delakoan eta denboraldi honetan biziko dituen bost egun europarretatik lehenengoaz gozatuko duelakoan (eros ezazu zure sarrera salmenta orokorrean; bazkideek, berriz, euren Bazkide Gunean).
EHF European League ikusgarria astearte honetan hasiko da Artalekun eta Bidasoa Irun taldearen Europako historian duen klasikoetako batekin. Ez hainbeste aurkariagatik, Águas Santas Milaneza, bere historian lehen aldiz izango baitu aurkari, baizik eta irundarrak 1990etik talde portugaldarrarekin gurutzatzen diren seigarren aldia izango delako.
Denboraldi hartako Errekopan, Milbertshofenen aurkako Alemaniako finalean modu dramatikoan amaitu zena, Elgorriaga Bidasoak ABC Braga kanporatu behar izan zuen aurrera egiteko (28-18 Irunen, 21-30 Portugalen). Klub hau izan da Bidasoak bere Europako historian gehien ikusi duen aurkaria: lau aldiz. Hurrengoa 1995/1996 Europako Kopan izan zen, non finalerdietako ligaxkan Elgorriaga Bidasoak 28-16 irabazi zuen Irunen eta 18-27 Portugalen. Beste bi kanporaketak elkarren segidakoak izan ziren: 2005/2006 eta 2006/2007. EHF Kopan, bidasotarrak izan ziren garaile: lehenengoa, agonikoa, Bragako berdinketaren ondoren Irungo 31-30ekoa etorri baitzen; hurrengo urtean, berriz, joaneko 30-27koa nahikoa izan zen etxetik kanpo (27na) sailkapena berresteko.
ABC Bragaren aurkako lau kanporaketa hauetaz aparte, Bidasoa Irunek duela hiru urte Sporting Club de Portugalen aurkako Champions-en jokatutako bi partiduekin osatzen ditu bere historian talde portugaldarren aurkakoak. Bi berdinketa erdietsiz, gainera, 30na Lisboan eta 32na Artalekun, Europako txapelketek azken urteetan Irunen utzi duten neurketa mitikotako bat biziz.
Aurten talde irundarrak bosgarren aldiz hartuko du parte Europako Multzoen Fase batean, 1995eko Europako Kopan formatu horretan debuta egin ondoren. Orduan THW Kielen aurka egin zuen, eta Artalekun 25-18 irabazi zion finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldian. Hurrengo urtean MKB Veszprémen aurka ere irabazi zuen (29-28).
Txapelketa kontinental gorenera itzuli zenean, 20 urte baino gehiago geroago, Irungo taldeak HT Tatran Prešov (23-25) garaitu zuen etxetik kanpo, eta iazko EHF European League-ren ibilbidea bertan hasi zen, baina oraingoan porrotarekin (27-25).