Bidasoa Irun esku hutsik itzuli da Logroñotik 39-33 galdu eta gero. Lehenengo minutuak bidasotarren aldekoak izan arren, etxekoak berotu direnean markagailuan aurrea hartu dute, bi aldiz lau goleko errentekin. Hala ere, Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldea bitan hurbildu da, nahiz eta dena alde zuenean, errioxarren kolpea jaso lehen zatiko azken minutuetan, 13-11tik 18-13ra iritsiz.
Víctor Rodríguez eta Rodrigo Salinas gabe, min hartuta, ezta Ander Ugarte, azken orduan beroketan ‘ziztada’ nabarituta gastroknemioan (gihar bikian), irundarrek neurketari buelta emateko asmoz ekin diote bertaratutako 100 bat zale gipuzkoarren bultzadarekin, baina nahiz eta momentu batzuetan hiru goletara hurbildu, ezin izan dute asmoa burutu (39-33).
Bidasotarren hurrengo neurketa asteartean izango da, distira guztiz Artalekuk irekiko duen EHF European Leagueko Multzo Faseko lehen jardunaldiari dagokiona Águas Santas Milaneza portugaldarraren aurka (20:45ean).
Fitxa teknikoa
39 – Logroño La Rioja (18+21). Markelau, Preciado (6), Keita (2), Rodríguez (8), Serradilla (8), Kisselev, David Cadarso (2); Pérez, Romeo, El Korchi, Rubiño (1), Diocou (12, 5 p.), Kisselev, Palomino.
33 – Bidasoa Irun (13+20). Skrzyniarz, Zabala, Asier Nieto (6), Azkue (6), Mitic (2), Cavero (6, 5 p.), Aginagalde (1); Mehdi, Ugarte, Gey-Emparan (1), Furundarena (2), Mujika, Tesoriere (2), Francisco da Silva (3), Gorka Nieto (1), García (3).
Partzialak. 3-3, 7-3, 9-6, 12-8, 13-11, 18-13; 21-18, 24-20, 27-24, 32-26, 35-29, 39-33.
Epaileak. Mendoza Roldán eta Visciarelli Lareo. Logroño La Riojaren aldetik, Keita (2), Serradilla (2) eta Rodríguez zigortu dituzte bi minutuz; Bidasoa Irunen aldetik, Asier Nieto, Tesoriere, Aginagalde eta Cavero.
Bestelakorik. ASOBAL Ligako zazpigarren jardunaldiko neurketa Logroñoko Palacio de los Deportesen jokatua 850 bat zaleren aurrean, horietako 100, gipuzkoarrak.