Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalerako txartela eskuratu du Tolosa CF Eskubaloia Usabalen mendean hartu eta gero (28-36). Lehenengo minutuak etxekoen aldekoak izan arren, behin defentsa antolatuta, bidasotarrak aurretik jarri dira bosgarren minutuan Dariel Garcíaren goletako bati esker. Ohi bezala hainbat jokalari kantxaratuz, talde irundarrak aldea egitea lortu du atsedenaldira bidean (13-18).
Lehen taldeko lau jokalari euren selekzioekin, Víctor Rodríguez eta Mihajlo Mitic min hartuta, gehi bost gazte junior selekzioarekin, Jacobo Cuétarak harrobiko Joshua Omojola eta Xabier Landa atezainak, lehen lerroko Unax Berges eta Bingen Beraiz gasteiztarra deitu ditu. Irundarrek bigarren zatiko lehen minutuak probestu dituzte neurketa hausteko, bost goleko aldea bikoiztuz. Giro paregabean jokatu den finalerdia 28-36 iritsi da amaierara. Bidasotarrek Euskal Kopako finala Romo eta Trapagaren arteko finalerdiaren irabazlearen aurka jokatuko dute.
Bidasotarren hurrengo neurketa urriaren 22ko asteburuan izango da Errioxan, Logroño La Riojaren aurka.
Partzialak. 3-3, 6-8, 7-9, 9-13, 10-15, 13-18; 13-21, 16-28, 18-30, 22-31, 26-33, 28-36. Epaileak. Elizetxea Lopez eta Mendizabal Carrera. Tolosa CF Eskubaloiaren aldetik, Segoviano, Olalla eta Zubiria zigortu dituzte bi minutuz. Bidasoa Irunen aldetik, García. Bestelakorik. Euskal Kopako finalerdia Tolosan, 700 bat zale Usabalen.
Bingen Beraiz, Joshua Omojola, Unax Berges eta Xabier Landak debuta egin dute lehen taldearekin neurketa ofizial batean.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.