Bidasoa Irunek 39-25eko emaitzarekin irabazi dio Cívitas Guadalajarari denboraldiko lehen fasea itxi duen neurketa. Igo berria den taldea lehen abantailekin hasi den arren, 6-0eko partzialari esker, tartean Jakub Skrzyniarz zoragarri bati esker, Irungo taldeak markagailua irauli eta atsedenaldira arte askatu ez duen errenta kudeatu du (18-13).
Bigarren zatiak ere ez du sorpresarako tarterik utzi. Jacobo Cuétarak entrenatzen duen taldeak, Mihahlo Mitic eta Victor Rodríguez gabe (min hartuta), baina Gorka Nieto, Julen Urruzola, Julen Mujika eta Asier Iribarrekin, norgehiagokan bere asmoak ezartzen asmatu du eta lau minuturen buruan errenta zortzi golera igo da. Alde hori pixkanaka irekitzen joan da, behin betiko 39-25era arte.
Bidasoa Irunen hurrengo neurketa asteazken honetan jokatuko da Tolosan, bertako taldearen aurka, Euskal Kopako finalaurrekoari dagokiona. ASOBAL Ligari dagokionez, hurrengo hitzorduak txapelketako kantxa seinalatuetako bat bisitatzera eramango du, Palacio de los Deportes de La Rioja, non urriaren 22ko asteburuan Logroño La Rioja taldea zain izango duen.
Fitxa teknikoa
39 – Bidasoa Irun (18+21). Skrzyniarz, Cavero (5, 4 p.), Salinas (5), Francisco da Silva, Tesoriere, Asier Nieto (5), Zabala (4); Mehdi, Ugarte (1), Aginagalde (1), Mujika (5), Urruzola, Iribar (2), Azkue (4), Gorka Nieto (4, 3 p.), García (3).
25 – Cívitas Guadalajara (13+12). Santamaría, Chiuffa (2), Catalina (2), Romanillos (2), Oliveira Silva (3), Díaz (3), Lombardi (2); Krimer, Gorostidi (4), Román (3, 1 p.), Pérez, Llorens, Dorado (1), Serradilla (3).
Partzialak. 3-4, 7-5, 10-7, 13-10, 15-11, 18-13; 23-15, 26-18, 29-18, 32-21, 35-24, 39-25.
Epaileak. Friera Cavada eta Rosendo López. Bidasoa Irunen aldetik, Tesoriere zigortu dute bi minutuz. Cívitas Guadalajararen aldetik, Díaz eta Oliveira Silva.
Bestelakorik. ASOBAL Ligako seigarren jardunaldia Artalekun, 1.465 zaleren aurrean.