Bidasoa Irunek garaipen oso landua lortu du Recoletas Atlético Valladoliden aurka Artalekun (33-28). Talde irundarrak oso sendo hasi du lehen zatia, eta Jon Azkue, Iñaki Caveroren bi eta Rodrigo Salinasen lehen golari esker, 4-0 iritsi da laugarren minutura, kanpoko taldearen lehen hutsartea behartuz. Errenta hori lortuta, lehen zatian ongi kudeatu du jokua Jacobo Cuétara entrenatzen duen taldeak, atsedenaldira 15-12 aurretik iritsiz.
Bigarren zatia lehengoa joan den bide lehiakor beretsutik joan da, eta nahiz eta gipuzkoarrek errenta batzuk poltsikoan eduki, tartean defentsako lan onari esker, atepean Kuba Skrzyniarzen lan borobilarekin, neurketa azken hamar minutuetan argitu da, etxekoen garaipen garrantzitsu batekin (33-28).
Bidasotarren hurrengo neurketa astearte honetan izango da, berriz ere Artalekun, Kolstad Håndball talde norvegiarraren aurka. Jaun-andreok, Europa ate joka dugu! (Ez zaitez sarrerarik gabe geratu)
Fitxa teknikoa
33 – Bidasoa Irun (15+18). Skrzyniarz, Zabala (2), Asier Nieto (4), Azkue (5, 1 p.), Salinas (7, 1 p.), Cavero (6, 3 p.), Aginagalde; Mehdi, Ugarte (4), Furundarena, Mujika (2), Barreto, Mitic, Tesoriere, Francisco da Silva, Gorka Nieto (3).
28 – Recoletas Atlético Valladolid (12+16). Pérez, D’Antino (5, 2 p.), De Toledo, Martínez Ayres (4), Dmitrievski (2), Freitas (5), Dimitrioski (2); Lamariano, Méndez (2), Pisonero (3), Álvaro Martínez (2), Miguel Martínez (2), Rosell, Virulegio, Camino (1), Petter.
Partzialak. 4-1, 7-3, 8-5, 10-5, 13-9, 15-12; 17-15, 21-18, 23-20, 27-23, 30-26, 33-28.
Epaileak. Jesús Escudero Santiuste eta Jorge Escudero Santiuste. Bidasoa Irunen aldetik, Francisco da Silva (2) eta Furundarena zigortu dituzte bi minutuz. Recoletas Atlético Valladoliden aldetik, Martínez Ayres (2), De Toledo, Freitas, D’Antino eta Miguel Martínez. Gainera, De Toledo kaleratu dute txartela gorria erakutsiz.
Bestelakorik. ASOBAL Ligako laugarren jardunaldia Artalekun 1.411 zaleren aurrean.