Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu du Artalekuko lehenengo neurketan Frigoríficos del Morrazo mendean hartu eta gero (35-26). Lehen minutuetatik egon da sendo talde irundarra, eta nahiz eta galiziarrek eutsi, lau eta bost goletako errentak lortu dituzte, atsedenaldira 18-13 iritsita.
Aginagalde deialditik kanpo zuntz haustura baten ondorioz, bidasotarrek neurketa hausteko asmoz kantxaratu dira bigarren zatian, nahiz eta kontrakoa gertatu den hasiera batean, galiziarrak bi goletara hurbiltzera iritsiz. Hala ere, defentsan sendo, eta Harbaoui Mehdiren eta Jakub Skrzyniarzek geldiketek, gehi erasoko joko biziak norgehiagoka bidasotarren aldera nabarmen eraman dute, amaierako 35-26arekin.
Bidasoa Irunen hurrengo neurketa astebete barru izango da, datorren ostiralean Bathco Torrelavegaren aurka (19:00etan, LaLigaSports TV).
Fitxa teknikoa
35 – Bidasoa Irun (18+17). Mehdi, Cavero (3, 2p), Salinas (3), Azkue (9, 1p), Asier Nieto (1), Zabala (4), Ugarte (1); Skrzyniarz, Furundarena (2), Mujika, Mitic (1), Tesoriere, Francisco da Silva (2), Gorka Nieto (6), Dariel García (2), Víctor Rodríguez (1).
26 – Frigoríficos del Morrazo (13+13). Díaz, Simes (3, 2p), López (2), Martín (5), Fodorean (1), Aizen (2), Monteiro (1); Forns, González (2), Quintas (3), Gayo (2), Pérez, Chaparro, Dorado (3p), Del Arco (1), Vilanova (1).
Partzialak. 1-1, 5-3, 9-5, 11-7, 14-11, 18-13; 21-17, 23-19, 24-22, 28-24, 32-26, 35-26.
Epaileak. Iniesta Castillo eta García Rodríguez. Bidasoa Irunen aldetik, Francisco da Silva, Rodríguez eta Azkue zigortu dituzte bi minutuz; eta Frigoríficos del Morrazoren aldetik, López eta Del Arco.
Bestelakorik. ASOBAL Ligako bigarren jardunaldia Artalekun, 1.379 zaleren aurrean.