Artaleku denboraldi berria estreinatzear dago! Ostiral honetan 19:00etan Frigoríficos Morrazoren aurka jokatuko den neurketak urte handi bat irekitzeko balioko du! Norgehiagokari begira baliagarria den informazioa errepasatuko dugu.
Leihatila birtuala zabalik dago jada (eros ezazu zure sarrera!), baina leihatila fisikora hurbildu nahi duenak 17:45etik aurrera egin ahal izango du.
Artalekuren ordu bera izango da denboraldi honetan lehen aldiz, eta arrazoi on bat dago aldez aurretik egiteko: klubaren denda ofizialak salgai izango ditu aurtengo lehen produktu ofizialak, hala nola kamisetak eta entrenamendukoak.
Gainera, 17:45etik 18:45era bitartean bertaratzen direnentzat, taberna ere irekita egongo da eskaintza berezi batekin lehen partida honetan: Garagardo Happy hour-a izango dugu!
Ez bazatoz, eerlekua utzi!
Neurketa honetara joango ez diren bazkideek, gainera, beren eserlekua adin-maila bereko beste pertsona bati lagatzeko aukera dute. Horretarako, ohiko PDFa deskarga dezakete asteazken honetan jaso duten postatik edo txartela utzita. Babes guztiak garrantzitsuak izango da denboraldi honetan!