Bidasoa Irunek astearte honetan ezagutuko du EHF European Leagueko Bigarren Kanporaketako arerioa. Irungo taldeak laugarren aldiz jarraian parte hartuko du Europan denboraldi honetan, irailaren 27an eta urriaren 4an jokatuko den kanporaketarekin. Talde bidasotarra zerrendaburu izango da astearte honetan Vienan 11:00etan egingo den zozketan.
Zerrendaburu izateak kalifikazio bera duten beste 11 taldeak saihestera eramango du, baina ez du eraginik izango kantxa faktorean. Horrela, arerio bidasotarra MMTS Kwidzyn SA, RK Nexe, IK Sävehof, Amicitia Zurich, Alpla Hard, FTC, Kolstad, Aguas Santas, Lemgo, Chambéry Savoie Handball, Bjerringbro-Silkeborg eta Kristianstadek osatutako ontzitik irtengo da.
Lehen kanporaketako 10 irabazleak dira eta horiei, Bigarren Kanporaketan sartzen diren 14 talde berriak gehituko zaizkie, gipuzkoarra barne. Ikusi denez, talde horietako bik (MMTS Kwidzyn SA poloniarra eta RK Nexe kroaziarra, bidasotarren aurkaria 2020an) ez dira zerrendaburu izango.
Bigarren Kanporaketa honetan sartzen diren zerrendaburuburuak, EHFk ezarritako ordenaren arabera, hauek dira: Flensburg-Handewitt, Bidasoa Irun, Frisch Auf Göppingen, Sporting CP, Montpellier, KS Azoty-Puławy SA, Skanderborg-Aarhus, BM. Benidorm, HC Butel Skopje, Fejer-B.A.L. Veszprem, CSA Steaua Bucuresti eta Belenenses.
Non jarraitu zozketa
Zozketaren seinalea bide hauetatik eskainiko da:
- EhfTV.com webgunean.
- EHFk YouTuben duen kanalean.
- Home of Handballek Facebooken duen orrialdean.