Bidasoa Irunek eta Bathco Torrelavegak Zumaian berdinketarekin esan diote agur aurredenboraldiari. Bidasotarrek neurketa oso sendo eta bide onetik hasi dute, eta bosgarren minuturako, Víctor Rodríguezen hiru gol, Cavero, García eta Salinasen gol bana, eta defentsa bikainari esker, 6-1 errenta hartu dute. Frogak froga, kantabriarrak hurbiltzen joan dira, 19. minutuko 12-10 arte. Hala ere, lehen zatiko azken bost minututan Jacobo Cuétararen taldeak berriz ere aldeak ireki ditu lau goletara iritsi arte (18-14).
Udako azken lagunartekoan, hirugarren jardunaldian arerio izango de Bathco Torrelavegaren aurka, Cuétarak ezin izan du taldean sartu ez Tom Tesoriere, ez Mikel Zabala, ez Matheus Francisco da Silva, lehen biak min hartuta eta hirugarrena, klubaren baimenarekin. Bigarren zatia lehena hasi den bide beretsutik hasi arren, minutuak aurrera joan ahala, norgehiagoka berriz ere berdindu da eta azken minututan garaipena edonork eramateko aukera izan du.
Berdinketa honekin, Bidasoa Irunek aurredenboraldia itxi du eta hurrengo neurketa ofiziala izango da. Aldaketarik ezean, datorren igandean 12:00etan izango da Benidormen. Liga badator!
Fitxa teknikoa
27 – Bidasoa Irun (18+9). Skrzyniarz, García (5), Rodríguez (4), Azkue (5, 1p), Salinas (3, 1p), Cavero (4, 1p), Aginagalde; Ugarte (2), Gey-Emparan (2), Mehdi, Barreto, Iribar (2), Mitic, Asier Nieto.
27 – Bathco Torrelavega (14+13). Calle, Serrano (2), Cangiani (1), Moreno (1), Martínez (2), Ramos (5), Czaplinski (3); Miluskovic, Villoria (4, 3p), Prieto (1), Lombilla (1), Fernández (2p), Casanova (1), Maestro dos Santos (1), Colunga (3).
Partzialak. 6-1, 9-4, 10-7, 12-10, 15-11, 18-14; 20-17, 22-18, 23-21, 24-24, 26-26, 27-27.
Epaileak. Calderón Duñabeitia eta Fernández Lafuente. Bidasoa Irunen Irun, Cavero, García (2), Salinas eta Mitic zigortu dituzte bi minutuz; kantabriarren aldetik, Cangiani, Prieto, Lombilla (2), Casanova, Martínez (2) eta Ramos.
Bestelakorik. Zumaiako Lubaki kiroldegian jokatutako lagunartekoa, urtarrilean bertan behera geratu zena. Betea. Atarian bigarren taldeek jokatu duten lagunartekoan, Il Capo Hondarribia Bidasoak 36-31 irabazi du.