Hemen dira Bidasoa Irunek datorren denboraldian jantziko dituen Geff ekipamenduak. Lehen kamisetan urre kolore klasikoa mantentzen da eta bigarrenerako, urdina. Oraingo honetan kamiseta bakoitza osatzen duten moduluek dituzten tonalitateek eta ehundurek dute protagonismoa. Urre koloreko jantzia zein urdina konposizio-patroi berean oinarritzen dira.
Atezainen bi kamisetek jokalarien ekipamenduen egitura eta osaera bera islatzen dute. Harbaoui Mehdik eta Jakub Skrzyniarzek tonu berdeak jantziko dituzte ekipamendu batean, eta arrosak bestean.
Iñigo Sanz irundarrak diseinatutako lau ekipazioek “60 urte hauetan C.D. Bidasoari gaur egun dena eraikitzen lagundu dioten mugarrien lotura sinbolizatzen duten pieza ezberdinak dituzte oinarri, hala nola, bere kirol lorpenak, Irun hiria edo zaleak”.
Jokorako eta entrenamendurako arropa ofiziala salgai egongo da Bidasoa Irunek Artalekun jokatuko duen lehen partidan. Klubeko bazkide diren pertsonek deskontuak izan ditzakete produktuak erostean.
BDS, kaleko arropa berria Denboraldi honetako berritasunetako bat zaleek hiriko arropa lerro batez gozatu ahal izango dutela da, joko-ofizialaz eta entrenamendukoaz haratago. Horrela, jarraitzaile bidasotarrek klubarekin lotura duten arropa jantzi ahal izango dituzte eguneroko jardunean, diseinu modernoko kamisetak eta jertseak.
Arropa lerro hau behin denboraldia hasita jarriko da salgai.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.