Bidasoa Irunek Egiako XXVII. Nazioarteko Txapelketa irabazi du, Frantziako maila goreneko Limoges taldea 28-23 gainditu ondoren. Norgehiagoka erritmo biziz hasi da eta atezain ohi bidasotarra Jose Manuel Sierra bigarren entrenatzaile duen taldea izan da lehen abantailak hartu dituena 20. minutuko 8-12raino. Defentsa estuagoa eta atepean Harbaoui Mehdi asmatuz zuela, atsedenaldirako segundo gutxi faltan aurretik jartzea lortu du.
Lehen zatia amaitu den bide beretik hasi du bigarrena Jacobo Cuetarak entrenatzen duen taldeak. Maila oso altuan defentsan, Jakub Skrzyniarzen lan apartarekin atepean, Txapelketako Jokalari Onenari Saria irabazteko balio izan diona. Azken txanpan sei eta zazpi tantoko errentak lortu dituzte bidasotarrek, eta amaierara 28-23rekin iritsi dira taldeak, Egiako kiroldegiaren txaloen artean.
Bidasoa Irunek datorren asteburuan beste neurketa bikoitza izango du, azkenengo biak ASOBAL Liga hurrengo asteburuan hasi baino lehen: ostiralean, Getxon, Romoren aurka Euskal Kopako finala; eta larunbatean, Zumaian, Bathco Torrelavegaren aurkako lagunartekoa.
Fitxa teknikoa
28 – Bidasoa Irun (15+13). Mehdi, Rodríguez (2), Francisco da Silva (1), Urruzola, Mitic (2), Zabala (5), Gey-Emparan (2); Skrzyniarz, Cavero (3, 2p), Ugarte (1), Furundarena, Aginagalde (3), Salinas, Azkue (4, 1p), Nieto (2), García (1), Asier Nieto (2).
23 – Limoges Handball (15+8). Serdaveric, Guillaume (3), Dolenec (3, 1p), Lumbroso (3), Hrstic (2), Nieto (1), Fernández (2); Genty, Iglesias, Kusan (4), Kolle (2), Elderaa (2, 1p), Samuel, Hernández, Petit (1).
Partzialak. 3-4, 5-6, 7-9, 8-13, 11-14, 15-15; 16-16, 20-18, 22-19, 25-20, 27-20, 28-23.
Epaileak. Oyarzun Aylagas eta Ruiz Zaragüeta. Bidasoa Irunen aldetik, Francisco da Silva (2) zigortu dute bi minutuz; eta Limogesen aldetik, Petit, Lumbroso (2), Genty eta Fernández.
Bestelakorik. Egiako XXVII. Nazioarteko Txapelketako azken neurketa, 500 bat zaleren aurrean Donostian, kiroldegia, betea. Bidasoa Irun edizio honetako txapeldun bihurtu da; Limoges, azpitxapeldun eta Logroño La Rioja, hirugarren. Jakub Skrzyniarz, Txapelketako Jokalari Onenaren saria jaso du.