Klubeko Estatutuek jasotzen dutenaren arabera, ohiko batzar orokorrerako deia egiten dugu 2022ko abuztuaren 30ean, 18:30ean lehen deialdian, eta 18:45ean bigarren deialdian, Palmera Montero Gunean, honako gai zerrendarekin:
1. – Presidentearen agurra.
2. – 2021ko abuztuak 31ko aurreko ohiko batzar orokorreko aktaren onartzea.
3. – Kirol Memoria.
4. – 2021/2022 denboraldiko balantze ekonomikoaren onartzea.
5. – 2022/2023 denboraldiko aurrekontuaren onartzea.
6. – Bazkideek aurkeztutako proposamenak (bozka eskubidea duten bazkideen %5 sinatuta -52- aurkeztu beharko dira cdbidasoa@cdbidasoa.eus helbidean abuztuaren 22a baino lehen).
7. – Zuzendaritza Batzordearen proposamenak.
8. – ASOBAL Ligaren profesionalizatze prozesuaren aurrean.
9. – Norberak lekarkeena.
Irun, 2022ko abuztuaren 14ean.
C.D. BIDASOAko presidente,
Gurutz Aguinagalde Aquizu.
* Batzar orokorreko informazioa cdbidasoa@cdbidasoa.eus helbidean eskuragarri izango da
** Pandemiaren egoerak hala gomendatuko balu, ezinbesteko aldaketak egingo lirateke Klubeko Estatutuen 21. artikuluak aurreikusten duen moduan.