Diego Viles Barrena eta Unai Barreto Usabarrena C.D. Bidasoako jokalariak deitu ditu Espainiako Eskubaloi Erret Federazioak irailean egingo diren teknifikazioetarako. Bi kontzentrazioak Sierra Nevadako Errendimendu Handiko Zentroan (Granada) egingo dira.
Alde batetik, Viles kide duen 2005/2006ko belaunaldiak irailaren 7tik 14ra bitartean egingo du lan, eta Barreto, 2007/2008 belaunaldikoa, hil beraren amaieran joango da, 18tik 25era bitartean.
RFEBM-k berak azaltzen duen bezala, harrobiarekin egiten diren jarduera hauen garapena funtsezkoa da Jordi Ribera hautatzaile absolutu eta zuzendari teknikoa buru duen kirol-proiektuaren barruan. Proiektu horren helburua Hispanoen plantilla epe ertain eta luzera elikatzea da.