• Club Deportivo Bidasoa
  • cdbidasoa@cdbidasoa.eus
logo-noretinabidasoa-menu-stickylogo-noretinalogo-noretina
  • Hasiera
  • Kluba
    • Gure historia
    • Palmaresa
    • Egitura
    • Instalazioak
  • Lehen taldea
    • Plantilla
    • Sailkapena
    • Egutegia
  • HARROBIA
    • Balioak eta helburuak
  • Babesleak
  • Albisteak
  • Bazkideak
    • Egin zaitez bazkide
    • Lagunarteak
    • Bazkideentzako arreta
  • Harremana
  • Denda
EU
  • ES
Nieto, Furundarena, Urruzola eta Mujika, Europako txapeldun!
18 July, 2022
Miguel María Aramburu Echeverriarengatik doluminak
27 July, 2022

Sei neurketa aurredenboraldian

22 July, 2022

Bidasoa Irunek lagunarteko sei neurketa jokatuko ditu irailaren hasieran ASOBAL Ligako lehen jardunaldiarekin hasiko den denboraldia prestatzeko asmoz. Lehen talde bidasotarra abuztuaren 2an itzuliko da Artalekuko lanera.

Lehen lagunartekoa abuztuaren 12an izango da Billèreko Sporting d ‘Este kiroldegian, non Sergio de la Salud jokalari ohi bidasotarraren taldeak Bidasoa Irun hartuko duen. Billère Handball Pau Pyrenées Frantziako Proligueko bederatzigarren sailkatuaren eta Irungo taldearen arteko norgehiagoka 19:00etan hasiko da.

Hurrengo egunean, Bidasoa Irunek iazko aurredenboraldiko bisita itzuliko dio Bada Huescari, ASOBAL Ligako bederatzigarren sailkatuari. Norgehiagoka Monzóneko Pabellón de los Olímpicos kiroldegian jokatuko da (20:00etan).

Aurten Bidasoa Irunek Gipuzkoan egingo duen aurkezpena Donostian izango da, abuztuaren 18tik 20ra bitartean jokatuko den Egiako Nazioarteko XXVII. Txapelketan. Lehen jardunaldian, Irungo taldeak Logroño La Riojaren aurka jokatuko du (osteguna, abuztuak 18, 19:30ean), eta larunbatean gauza bera egingo du Alberto Entrerriosek eta Jose Manuel Sierra atezain ohi bidasotarrak entrenatzen duten Limoges Handball taldearen aurka.

Azken asteburuan Bidasoa Irun Bizkaia bisitatuko du, eta bertan, abuztuaren 26an, Lehen Nazional Mailako C Multzoko Romo Broker Kirol Eskubaloiaren aurka jokatuko du, Euskal Kopako finalari dagokion neurketan. Talde bizkaitarrak Ereintza Aguaplast hartu zuen mendean 34-29 maiatzeko finalerdietan eta talde bidasotarrak gauza bera egin zuen Il Capo Hondarribia Bidasoarekin (30-52).

Aurreko udan eta neguan hartutako konpromisoek markatutako denboraldi-aurreko egutegi hau Zumaian itxiko da abuztuaren 27an. Asier Iribar bidasotarraren kiroldegian jokatuko da gipuzkoarren eta Bathco Torrelavega iazko Ligako hamaikagarren sailkatuaren eta Adrián Fernández Bidasoa Iruneko jokalari ohia den arteko norgehiagoka.

Neurketen ordutegiak eta behin betiko tokiak datozen asteetan jakinaraziko dira.

Egutegia

  • Abuztuak 12, 18:00etan (abuztuak 8 eguneratua). Billère Handball Pau Pyrenées-Bidasoa Irun (Billère).
  • Abuztuak 13, 20:00etan. Bada Huesca-Bidasoa Irun (Monzón).
  • Abuztuak 18, 19:30ean. Bidasoa Irun-Logroño La Rioja (Egia, Donostia).
  • Abuztuak 20, 19:30ean. Bidasoa Irun-Limoges Handball (Egia, Donostia).
  • Abuztuak 26. Euskal Kopa. Balonmano Romo Broker Kirol-Bidasoa Irun (Getxo).
  • Abuztuak 27. Bidasoa Irun-Bathco Torrelavega (Zumaia).

Noticias relacionadas

13 August, 2022

Bigarren garaipena prestatze bidean (28-38)!


ALBISTE GEHIAGO
12 August, 2022

Garaipen sendoa aurredenboraldiaren hasieran (24-32)


ALBISTE GEHIAGO
11 August, 2022

Agiri ofiziala: Quirónsalud


ALBISTE GEHIAGO
10 August, 2022

Irekita harrobira apuntatzeko epea


ALBISTE GEHIAGO
Club Deportivo Bidasoa. 2020 © Copyright
Pribatutasun-politika | Cookies-politika
EU
  • EU
  • ES

We are using cookies to give you the best experience on our website.

You can find out more about which cookies we are using or switch them off in settings.

CD Bidasoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.

Cookie Policy

More information about our Cookie Policy