C.D. Bidasoako Zuzendaritza Batzordeak Julen Aginagalde Akizu (Irun, 1982) izendatu du klubeko kirol zuzendari. Izendapen honek Borja Burguete 2021eko apirilean harrobiko zuzendari tekniko izendatu ondoren osatzen du kirol organigrama.
Kirol-zuzendaritzak Jacobo Cuétara lehen taldeko entrenatzailearen eta zuzendaritza-batzordeko kirolarloko kideen artean orain arte betetzen zituzten eginkizunak bilduko ditu. Kirol-zuzendariak bat egingo du aipatutako horiek osatzen duten kirol-batzordearekin.
Julen Aginagalde lehen taldeko entrenatzailearekin eta zuzendaritza-batzordearekin batera lanean hasi da azken hilabeteotan, eta haren izendapenak oinarrizko bi helbururi erantzuten die: klubaren kirol-arloa epe laburrean sendotzea, klubak azken denboraldietan izan duen hazkundeak kirol-arlo profesionalean sortu dituen beharrei erantzunez; eta epe luzera, profil horrek kirol-plangintza eta kirol-antolaketa hobetzen lagundu behar du, bai barrura begira, bai merkatura begira.
Beste urte batez ‘13’ bizkarrean Julen Aginagalderen ardura berria jokalari moduan beteko duen 24. eta azken denboraldiarekin bat egingo du, 1999/2000 denboraldian Bidasoan debuta egin zuenetik. Harrezkero, Sacyr ASOBAL Ligako 228 partida jokatu ditu Irungo elastikoarekin, horietatik 24 aurten, eta 29 Europako txapelketakoak (13 aurten) 9 denboralditan. Etxeko txapelketan mila gol baino gehiago sartu ditu (1.018).
Jatorrizko klubean ez ezik, Aginagalde Leongo Ademar, BM. Ciudad Real, Atlético de Madrid eta KS Kielce taldetan ibilia da. Poloniako taldearekin VELUX EHF Champions League (2015/2016) irabazteaz gain, sei liga eta beste horrenbeste kopak irabazi ditu (2013/2014, 2014/2015, 2015/2016, 2016/2017, 2017/2018 eta 2018/2019). BM. Ciudad Realekin, Asobal Liga (2009/2010), Asobal Kopa (2010/2011), Espainiako Superkopa (2010-2011) eta Kluben Munduko Txapelketa (2009/2010); Asobal Kopa Ademar Leónekin (2008/2009); eta BM. Atlético de Madrid taldean, bi Errege Kopa (2011/2012 eta 2012/2013), Superkopa espainiarra (2011/2012) eta Kluben Munduko Txapelketa (2012).
Espainiako selekzioarekin 2006ko ekainean egin zuen debuta, eta 205 neurketatan 495 gol sartu ditu. 2013ko Munduko Txapelketa, eta 2018ko eta 2020ko Europako Txapelketak irabazi ditu, 2016ko Europako Txapelketan zilarra eta 2014koan brontzea eskuratzeaz gain. Larunbat honetatik aurrera, Tokioko Joko Olinpikoei egingo die aurre.
Banakako sariei dagokienez, Asobal Ligako jokalaririk onena izendatu zuten 2010., 2012. eta 2013. denboraldietan; Munduko Txapelketako eta VELUX EHF Champions League-ko piboterik onena 2013an eta 2019an; Europako Txapelketako piboterik onena 2014an eta 2016an; eta Londresko Olinpiar Jokoetako piboterik onena 2012an.
“Ilusio handienarekin” Jokalari irundarrak prentsaurrekoan iragarri duenez, 2022/2023koa bere azken kanpaina izango da, eta “harro egoteko modukoa” izango da berarentzat “nire etxeko eta hiriko klubean egin ahal izatea. Aurten prestatzen ari naiz eta datorren urteko denboraldian buru-belarri arituko naiz”.
Aginagaldek hainbat hilabete daramatza klubeko kirol zuzendari lanetan, arlo hori eta jokalariarena uztartuz: “Ilusio guztiarekin ari naiz”. Bestalde, Gurutz Aginagalde presidenteak azpimarratu duenez, “duela urte eta erdi kirol egitura indartzeko orduan lehentasunezkotzat jotzen genuen pausoa eman genuen, harrobiaren zuzendaritza teknikoa sortuz. Klubaren hazkundeak erabaki hori hartzera garamatza, hau da, kirol batzordearekin batera entrenatzailearekin eta zuzendaritzarekin lan egingo duen profil espezifiko bat hartzera, eta hori kirol-zuzendari handi batekin egiten dugu, kanpoaldea eta etxea ezagutzen dituenarekin”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.