Bidasoa Irunek Sacyr ASOBAL Kopako txapeldunordetza irabaziz amaitu du denboraldi gogor bezain ederra Barçaren aurka Zaragozan galdu ostean (29-37). Lehenengo minutuak horiz koloreztatuak egon dira, Julen Aginagaldek sartu duen lehen goletik, baina behin bigarren partziala pasata, bartzelonarrek hiru goletako errenta hartu dute. Xoán Ledok eta defentsako gizonek egindako lanari esker, bidasotarrek atsedenaldira biderako azken partziala eureganatu dute (14-17).
Ametsari eusteko asmoz, gogo onez hasi dute irundarrek bigarren zatia, baina katalanek aldea bost goletara azkar eramatea lortu dute. Finaleko aukerak ihes ez egiteko hutsartea eskatu du Jacobo Cuétarak lehen sei minutuak agortuta, eta Matheus Francisco da Silvak bazihoan markagailua bost goletara murrizteko gola egin du. Hortik aurrera eszenatoki berria ireki da, eta bidasotarrek, bere lehen aroan horiz jokatu duen azken neurketa zuen Kauldi Odriozola líder izanda (norgehiagokako golegile nagusiena, 8 gol), finalari eutsi diote, partida 29-37 amaituz. Zaragozakoa klub irundarrak bere historian lortzen duen 1993an irabazitako Ligako Kopako laugarren txapeldunordetza da (1991/1992, 2018/2019, 2019/2020 eta 2021/2022).
Jon Azkue, Rodrigo Salinas eta Víctor Rodríguezek, min hartuta, ezin izan dute denboraldiko azken neurketa honetan parte hartu, bereziki sentikorra izan dena José Manuel Sierra, Kauldi Odriozola, Xoán Ledo eta Adrián Fernándezentzat, euren azken neurketa izan baita irundarrekin, Zaragozan bildu diren 3.500 zaleren txalo berezia jasoz.
Fitxa teknikoa
29 – Bidasoa Irun (14+15). Ledo, Cavero (3), Zabala (1), Furundarena (3), Odriozola (8), Aginagalde (1), Fernández (2, 1 p.); Sierra, Ugarte
(4), Iribar (2), Gey-Emparan (1), Mujika, Tesoriere, Francisco da Silva (1), Nieto (2), García (1).
37 – Barça (17+22). Pérez de Vargas, Mem (3), Gómez (7, 4 p.), Petrus, Fernández (4), Langaro (2), Fabregas (6); Maciel, Ariño (1), Janc (3), Cindric (1), Makuc, Ben Ali (4), Richardson (2), Frade (2), Ali Zein (2).
Partzialak. 3-2, 4-5, 6-9, 8-11, 10-14, 14-17; 17-21, 20-26, 22-28, 24-31, 26-34, 29-37.
Epaileak. García Mosquera eta Rodríguez Rodríguez. Bidasoa Irunen aldetik, Francisco da Silva, Fernández, eta García zigortu dituzte bi
minutuz. Barçaren aldetik, Langaro eta Frade.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Kopako XXXII. edizioko finala Zaragozako
Príncipe Felipe pabilioian 3.500 bat zaleren aurrean, 200dik gora, bidasotarrak. Neurketaren aurretik, Minikopako txapeldunorde bilakatu da BM Bidasoa Irun talde jubenila Barçaren aurka final handia jokatu du.