Bidasoa Irunek balentria izugarria egin du Fraikin BM. Granollers Sacyr ASOBAL Kopako finalerdian 32-28 mendean hartu eta gero. Fresko hasi dira gipuzkoarrak, baina minutuak aurrera joan ahala, Sacyr ASOBAL Ligako egungo txapeldunordeek hartu dute agindua. Behin lehenengo arrisku unea gaindituta, atsedenaldira gol bakarra atzetik iristea lortu dute (16-17).
Bigarren zatiaren hasiera ez da bidasotarren mesederako izan, eta 0-3 partziala jaso ostean, Jacobo Cuétarak bere mutilak hutsartera deitu ditu. Hortik bueltan Xoán Ledo agertu da, eta lau geldiketa egin eta jarraian, taldea erasoan ere esnatu da 7-1 partzialari esker neurketa irauliz (23-21, 43. minutua). Buruz buruko minutuak izan dira azkeneko hamarrak, nahiz eta Antequerako Kopan gertatu ez bezala, bidasotarrek lortu dute jokua euren kontrolpean gorde eta Iñaki Caveroren lidergo itzelari esker, final handirako txartela eskuratzea esistitzen diren izenlagun epikoak denak bat ezik agortuz (32-28).
Finala, denboraldiko azken neurketa izango dena, Zaragozako Príncipe Felipe pabilioian izango da igande honetan 18:00etatik aurrera.
Fitxa teknikoa
32 – Bidasoa Irun (16+16). Sierra, Cavero (14, 4 pen.), Zabala (3), Furundarena, Tesoriere, Francisco da Silva, Fernández (5); Ledo, Ugarte (1), Iribar, Gey-Emparan (2), Aginagalde (1), Odriozola (2), Mujika, Nieto, García (4).
28 – Fraikin BM. Granollers (17+11). Rangel, Gurri (5), Chema Márquez (4), Valera (5, 3 p.), Salinas (3), Martínez (3), Franco (5); Pérez (1),
Alex Márquez, Armengol (1), De Sande, Rey (1), Romero, Amigó.
Partzialak. 3-3, 7-7, 9-9, 12-12, 13-15, 16-17; 16-20, 20-20, 23-21, 24-24, 29-26, 32-28.
Epaileak. Álvarez Menéndez eta Friera Cavada. Bidasoa Irunen aldetik, Fernández, Francisco da Silva, Odriozola eta Tesoriere zigortu dituzte bi minutuz. Katalanen aldetik, Rey (2).
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Kopako finalerdia Zaragozako Príncipe Felipe pabilioian, 2.200 bat zaleren aurrean, horietako 200, gipuzkoarrak.