Bidasoa Bideosoa Irun mutilen talde infantilak asteburu honetan ekingo dio Espainiako Txapelketaren sektore-faseari, eta Aranda de Dueroko Príncipe de Asturias pabiloira eramango du. Odei Rodriguezek eta José Manuel Sierrak entrenatzen duten taldeari BM. Guadalajara, Handbol Club Sant Andreu eta Gerardo de la Calle Villa de Aranda taldeen multzoa egokitu zaio.
Irungo taldearen parte-hartzea Sektorean ostiralean 20:00etan hasiko da, Guadalajarako taldearen aurka, eta bigarren jardunaldia, larunbatean ordu berean izango da, etxekoen aurka. Hirugarren eta azken jardunaldia, Kataluniako taldearen aurka, igandean izango da, 10:30ean.
Zortzi sektore faseetako txapeldunek eskuratuko dute Espainiako Txapelketako Fase Nagusirako txartel bana.