Bidasoa Irunek agur ederra esan dio aurtengo Sacyr ASOBAL Ligari BM. Benidorm mendean hartu eta gero. Aukerak amaieraraino probesteko asmoz, irundarrak tinko ekin diote neurketari eta lehen bost minutuetan eman diren berdinketen ostean, defentsako lan gogorra eta Xoán Ledoren geldiketei esker (zortzi minutu golik jaso gabe, 5-0 partziala), lehen errenta argia ireki dute. Minutuak aurrera joan ahala, alacantarrek aldeak murriztu dituzte, nahiz eta gipuzkoarrak iritsi aurretik atsedenaldira (15-13).
Bigarren zatia lehengoaren oso antzekoa izan da eta atzean sendo egoteaz baliatuta, azkar hautsi du neurketa Jacobo Cuétarak prestatzen duen taldeak. Azken minutuetan, emozioen amaiera izan da, eta badoazen lau jokalariak izan dira protagonistak. Ledok lekua atepean utzi dio Sierrari, Kauldi Odriozola eta Adrián Fernández aldatuak izan dira, txalo zaparrada erraldoipean. Neurketa 32-24 amaitu da.
Sacyr ASOBAL Liga bai, hirugarren postu arrakastatsuan, baina denboraldia ez da bukatu bidasotarrentzat: larunbatean Zaragozan dute
Sacyr ASOBAL Kopako finalerdia Fraikin BM. Granollersen aurka (17:45ean).
Fitxa teknikoa
32 – Bidasoa Irun (15+17). Ledo (4), Cavero (6, 3 p.), Zabala (5), Furundarena (2), Odriozola (2), Aginagalde, Fernández (1); Sierra (1),
Ugarte (1), Iribar (3), Gey-Emparan (2), Urruzola, Tesoriere, Francisco da Silva (1), Nieto (1), García (4).
24 – BM. Benidorm (13+11). Rodríguez, Vainstein (4), Lignieres, Parker (3), Grau, Rodríguez (4), Valles (4, 1 p.), Nikcevic (3, 1 p.); Conca,
Serrano (2), Oliver, Calle (4, 1 p.).
Partzialak. 2-2, 6-2, 9-4, 11-7, 14-11, 15-13; 18-14, 21-16, 23-16, 26-18, 27-23, 32-24,
Epaileak. Colmenero Guillén eta Rollán Martín. Bidasoa Irunen aldetik, Tesoriere, Fernández eta García zigortu dituzte bi minutuz. BM.
Benidormen aldetik, Parker eta Grau (2).
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 30. eta azken jardunaldia Artalekun 1.722 zaleren aurrean. Neurketa hasi aurretik, C.D. Bidasoako
presidenteak, Gurutz Aginagaldek, klubeko urrezko intsignia jarri die Javier Sesma (1998-2002) eta José Ángel Sodupe (2002-2018) presidenteei, eta eskertza plaka Europako txapeldun jokalari moduan (1995) eta azken
igoerako entrenatzaile (2016) izandako Fernando Boleari.