Igande honetan agur esango diogu Sacyr ASOBAL Ligari Artalekun eta omenaldiz eta agurrez beteriko emozio handiko arratsaldea izango da. Artalekura joango ez bazara eta harmailak betetzeko asmoz, gogoratu eserlekua beste pertsona bati uzteko aukera duzula. Horretarako, klubetik jasotako posta elektronikoaren bidez deskargatu beharko duzu sarrera, eta senideari edo lagunari bidali, pabiloira sartzeko aukera izan dezan.
Halaber, zure eserlekua askatu ahal izango duzu, CD Bidasoak bidalitako posta elektronikoan bertan behera utziz (ikono gorria). Horrela, zure eserlekua libre geratuko da edonork sarrera bat erosi eta denboraldi honetako Artalekuko azken partiduaz gozatu ahal izateko.
Zuen zain egongo gara Artalekun! AUPA BIDASOA!