• Club Deportivo Bidasoa
  • cdbidasoa@cdbidasoa.eus
logo-noretinabidasoa-menu-stickylogo-noretinalogo-noretina
  • Hasiera
  • Kluba
    • Gure historia
    • Palmaresa
    • Egitura
    • Instalazioak
  • Lehen taldea
    • Plantilla
    • Sailkapena
    • Egutegia
  • HARROBIA
    • Balioak eta helburuak
  • Babesleak
  • Albisteak
  • Bazkideak
    • Egin zaitez bazkide
    • Lagunarteak
    • Bazkideentzako arreta
  • Harremana
  • Denda
EU
  • ES
Bidasoa Irun-Fraikin Granollers neurketak Sacyr ASOBAL Kopa irekiko du
18 May, 2022
Nieto, Furundarena, Urruzola Mujika eta Iribar, junior selekzioarekin
20 May, 2022

“Mailarik onena eman behar dugu”

20 May, 2022

“Gure mailarik onena eman behar dugu”. Sacyr ASOBAL Liga amaitzeko bi neurketa besterik ez falta direnean, Jacobo Cuétara Bidasoa Irun taldeko entrenatzaileak azpimarratu du bere taldeak “kontzentratuta” irten behar duela eta bere buruari “leial” izan behar diola, Huescan topatzen dituen zailtasunak topatuta: “Beste batzuetan erakutsi dugu eta oraingoan ere horrela erakutsi beharko dugu”.

Sacyr ASOBAL Ligan helburua lortu duen aurkari baten aurka, Irungo taldeak “zerbait jokoan duen taldeek duten plus hori” ematea espero du entrenatzaile bidasotarrak: “Iaz Cuencan jokatu genuen etxetik kanpoko azken norgehiagoka, eurek ez zuten ezer jokoan eta irabazi egin ziguten. Orain Bada Huescak etxean jokatuko du denboraldiko azkenekoa, eta zapore gozoz esan nahiko die agur eure zaletuei, azken partida hori berezia baita. Emaitza onak lortzen ari dira bolada honetan, ondo jokatzen ari dira, jokalari guztiak dituzte txapelketako tarte askotan falta izan zaienean… Gu geure buruari begira gaude. Iaz han galdu genuen eta badakigu aurkari zaila dela, baina Sacyr ASOBAL Ligan zehar aurkari zailen aurka jokatu dugu eta garaipenak lortu ditugu”.

Entrenatzaile bidasotarrak “prest” ikusten du taldea: “Nola gauden baino gehiago, taldea ondo entrenatzen ikusten baitut, kalitatearekin eta erritmo handiarekin, lesioek baldintzatzen gaituzte. Edozein talde ez litzateke lehiakorra izango gure egoeran, eta gu, ezbeharren aurrean, hazi egiten gara. Askotan erakutsi dugu eta larunbat honetan berriz ere erakutsi beharko dugu”.

“Taldearen eta jokalari guztien inplikazioa zalantza guztietatik kanpo dago, hasieratik eta aurreko urteetan erakutsi duten bezala. Filosofia hori dugu: batzuk falta direnean, beste batzuk estra bat eman behar dugu, taldea baita garrantzitsuena”, adierazi du Cuétarak, banakakotik talde-lanari balioa emanez: “Nik egiten dudan lana taldeak bere lana aurrera ateratzeko izan behar du. Zoritxarraren aurrean hazi egiten gara. Horregatik, taldea egiten ari denak ez nau harritzen, baina balio handia ematen diot”.

Bada Huesca eta Bidasoa Irun taldeen arteko neurketa, Sacyr ASOBAL Ligako 29. jardunaldiari dagokiona, larunbat honetan jokatuko da Huescako Kirol Jauregian (17:00etan).

Noticias relacionadas

27 June, 2022

Nieto, Furundarena, Urruzola eta Mujika, Europako Txapelketan


ALBISTE GEHIAGO
23 June, 2022

“Arrakastaz betetako denboraldi oparoa”


ALBISTE GEHIAGO
22 June, 2022

Zazpi bidasotar Sacyr ASOBAL Ligako Zazpi Idealerako izendatuak


ALBISTE GEHIAGO
15 June, 2022

Agiri ofiziala: Julen Aginagalde Akizu


ALBISTE GEHIAGO
Club Deportivo Bidasoa. 2020 © Copyright
Pribatutasun-politika | Cookies-politika
EU
  • EU
  • ES

We are using cookies to give you the best experience on our website.

You can find out more about which cookies we are using or switch them off in settings.

CD Bidasoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.

Cookie Policy

More information about our Cookie Policy