• Club Deportivo Bidasoa
  • cdbidasoa@cdbidasoa.eus
logo-noretinabidasoa-menu-stickylogo-noretinalogo-noretina
  • Hasiera
  • Kluba
    • Gure historia
    • Palmaresa
    • Egitura
    • Instalazioak
  • Lehen taldea
    • Plantilla
    • Sailkapena
    • Egutegia
  • HARROBIA
    • Balioak eta helburuak
  • Babesleak
  • Albisteak
  • Bazkideak
    • Egin zaitez bazkide
    • Lagunarteak
    • Bazkideentzako arreta
  • Harremana
  • Denda
EU
  • ES
“Gure esku dagoena ahalik eta puntu gehien ateratzea da”
13 May, 2022
Il Capo Hondarribia Bidasoaren garaipen bikaina Ipuruan denboraldi ederrarari agur esateko (31-39)!
16 May, 2022

Garaipen gozoa Recoletas Atlético Valladoliden aurka (33-26)!

14 May, 2022

Bidasoa Irunek garaipen sendoa lortu du Recoletas Atlético Valladolid taldea mendean hartu eta gero (33-26). Neurketaren garrantziaz jabeturik, lehen momentutik erritmoa eta gol aldea ezarri dute bidasotarrek behin lehen jokalditako ohiko berdintasuna gaindituta. Horrela, defentsan serio eta erasoan fin, hamargarren minutuko partzialera 8-5 iritsi dira bidasotarrak, kanpokoen lehen hutsartea behartuz. Bueltan, gauzak aldatu baino, norabidea berretsi da, eta Bidasoa Irunek 14-6 jarri da aurretik, gaztelarrek bigarren hutsartea eskatuz (14-6, 17. minutua). Aldeak bost golera murriztuta, gipuzkoarren hutsartea etorri da (14-9, 19. minutua). Etxekoen erantzuna azkarra izan da eta 18-11 joan dira bi taldeak atsedenaldira.

Aldageletatik bueltan, bidasotarrek ez dute ezustekorik nahi izan, eta hamabi minututan, aldea bederatzi goletara ere eraman dute (25-16, 42. minutua). Valladolideko taldeak azken erreakzioa egiten saiatu da, baina etxekoek, Julen Aginagalde eta Rodrigo Salinas minduta egonik deialditik kanpo, aldeak kudeatzeko aukera izan dute amaierako 33-26ra iritsi arte.

Emaitza honekin, irundarrak berriz ere Ligako bigarren postura igo dira. Bidasotarren hurrengo neurketa larunbatean Huescan izango da, Sacyr ASOBAL Ligako azkenaurreko jardunaldia Bada Huescaren aurka (larunbatak 21, 17:00etan).

Fitxa teknikoa
33 – Bidasoa Irun
(18+15). Ledo, Cavero (6, 3 p.), Odriozola (1), Tesoriere (1), Francisco da Silva, García (5), Rodríguez (3); Sierra, Ugarte, Zabala (2), Furundarena (4), Mujika (1), Urruzola, Azkue (3), Nieto (2), Fernández (5).
26 – Recoletas Atlético Valladolid (11+15). Lamariano, Méndez (1), Ramos (2), Patrianova (1), Serrano (7, 4 p.), Miguel Camino (4), Basualdo (4); Pérez, Diego Camino (1), Pérez, Pisonero (2), Alvaro Martínez (2), Rosell, Fischer, García (1), Freitas (1).

Partzialak. 3-3, 7-5, 11-6, 14-9, 16-11, 18-11 (descanso); 21-12, 23-15, 26-17, 29-21, 30-23, 33-26.
Epaileak. Oyarzun Aylagas Eta Zaragueta Ruiz. Bidasotarren aldetik, García zigortu dute bi minutuz.
Bestelakorik. Sacyr ASOBAL Ligako 28. jardunaldia Artalekun 1.112 zaleren aurrean. Neurketa hasi aurretik, Irun’go Atsegiña Elkarteak omenaldia jaso du bere mendeurrenean.

Noticias relacionadas

20 May, 2022

“Mailarik onena eman behar dugu”


ALBISTE GEHIAGO
18 May, 2022

Bidasoa Irun-Fraikin Granollers neurketak Sacyr ASOBAL Kopa irekiko du


ALBISTE GEHIAGO
16 May, 2022

Il Capo Hondarribia Bidasoaren garaipen bikaina Ipuruan denboraldi ederrarari agur esateko (31-39)!


ALBISTE GEHIAGO
13 May, 2022

“Gure esku dagoena ahalik eta puntu gehien ateratzea da”


ALBISTE GEHIAGO
Club Deportivo Bidasoa. 2020 © Copyright
Pribatutasun-politika | Cookies-politika
EU
  • EU
  • ES

We are using cookies to give you the best experience on our website.

You can find out more about which cookies we are using or switch them off in settings.

CD Bidasoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.

Cookie Policy

More information about our Cookie Policy