• Club Deportivo Bidasoa
  • cdbidasoa@cdbidasoa.eus
logo-noretinabidasoa-menu-stickylogo-noretinalogo-noretina
  • Hasiera
  • Kluba
    • Gure historia
    • Palmaresa
    • Egitura
    • Instalazioak
  • Lehen taldea
    • Plantilla
    • Sailkapena
    • Egutegia
  • HARROBIA
    • Balioak eta helburuak
  • Babesleak
  • Albisteak
  • Bazkideak
    • Egin zaitez bazkide
    • Lagunarteak
    • Bazkideentzako arreta
  • Harremana
  • Denda
EU
  • ES
Esker oneko larunbata Artalekun
13 May, 2022
Garaipen gozoa Recoletas Atlético Valladoliden aurka (33-26)!
14 May, 2022

“Gure esku dagoena ahalik eta puntu gehien ateratzea da”

13 May, 2022

“Gure esku dagoena ahalik eta puntu gehien ateratzea da”. Jacobo Cuétara Bidasoa Irun taldeko entrenatzaileak adierazi duenez, Irungo taldeak “bi puntuak lortzen saiatu behar du” Recoletas Atlético Valladolid bezalako aurkari baten aurka jokatuko duen partida batean. Izan ere, azken txanpa honetan taldeak azpitxapeldun izateko lehian jarraitzen du: “Oso erronka politak da, eta baloratu egin behar ditugu”.

“Guk irabazten ez badugu, ez dugu ezer lortzen”, esan du Cuétarak, beste emaitza batzuekin espekulazioak egin gabe, taldeak irabaz dezan zentratuta dagoela adierazi aurretik: “Denboraldia oso luzea egiten ari da, ahal dugun moduan goaz, eta neurketari aurre egin behar zaio, zailtasunetaz jabetuta”.

“Arazo fisikoak agertzen ari dira, gasolinarik gabe goazelako. Bagenekien gertatuko zela, eta gurearen antzeko partida-maratoi handi hori izan duten beste talde batzuetan ere gertatzen da, naihz eta guri atzerapenen kontuagatik gehiago kongestionatu otsailean”, azaldu du entrenatzaile bidasotarrak. Hala ere, taldeak bizi duen une orokorra gogoratu nahi izan du: “Oso une politean gaude, puntu-erritmo handia daramagu, azpitxapeldun izateko borrokan, eta ez dugu hurrengo denboraldiari begira debaklerik jokoan. Gero, Sacyr ASOBAL Kopa jokatuko dugu, eta hori oso motibagarria da. Beste kontu bat da indarrik gabe iristea, baina oso erronka politak dira. Baloratu egin behar dugu”.

Larunbat honetan “jaitsiera baino gehiago promozioa jokoan izango duen” aurkaria dago, Recoletas Atlético Valladolid. Cuétararen hitzetan, “oso neurketa garrantzitsua da haientzat, eta txapelketako tarte honetan horrelako aurkariak oso zailak dira, oso une onean iristen direlako eta asko dutelako jokoan”. Cuétarak “korrika asko egitea” gustatzen zaion taldetzat du gaztelarra, “euren jokoan garrantzitsua den Diego Camino berreskuratu duena, eta akats asko eragiten dituena aurkariengan, Sacyr ASOBAL Ligako kontraerasorik onenetako bat dute, eta haiekin egindako partzialak oso nabarmenak dira, bai aldekoak, bai kontrakoak; beraz, 60 minutuz egonkortasuna izaten saiatu behar dugu”.

Sacyr ASOBAL Ligako 28. jardunaldiko partida larunbat eguerdian jokatuko da Artalekun (12:00etan). Hemen erosi zure sarrera. Bazkide bakoitzak gehienez hiru sarrera eros ditzazke, bakoitzak bost eurotan, nahi duenarekin neurketa ikustera gerturatzeko.

Noticias relacionadas

20 May, 2022

“Mailarik onena eman behar dugu”


ALBISTE GEHIAGO
18 May, 2022

Bidasoa Irun-Fraikin Granollers neurketak Sacyr ASOBAL Kopa irekiko du


ALBISTE GEHIAGO
16 May, 2022

Il Capo Hondarribia Bidasoaren garaipen bikaina Ipuruan denboraldi ederrarari agur esateko (31-39)!


ALBISTE GEHIAGO
14 May, 2022

Garaipen gozoa Recoletas Atlético Valladoliden aurka (33-26)!


ALBISTE GEHIAGO
Club Deportivo Bidasoa. 2020 © Copyright
Pribatutasun-politika | Cookies-politika
EU
  • EU
  • ES

We are using cookies to give you the best experience on our website.

You can find out more about which cookies we are using or switch them off in settings.

CD Bidasoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.

Cookie Policy

More information about our Cookie Policy