• Club Deportivo Bidasoa
  • cdbidasoa@cdbidasoa.eus
logo-noretinabidasoa-menu-stickylogo-noretinalogo-noretina
  • Hasiera
  • Kluba
    • Gure historia
    • Palmaresa
    • Egitura
    • Instalazioak
  • Lehen taldea
    • Plantilla
    • Sailkapena
    • Egutegia
  • HARROBIA
    • Balioak eta helburuak
  • Babesleak
  • Albisteak
  • Bazkideak
    • Egin zaitez bazkide
    • Lagunarteak
    • Bazkideentzako arreta
  • Harremana
  • Denda
EU
  • ES
CD Bidasoako aplikazio birtualak harrera ona izan du
10 May, 2022
Esker oneko larunbata Artalekun
13 May, 2022

Fraikin BM. Granollers, Sacyr ASOBAL Kopako finalerdietako arerio

12 May, 2022

Bidasoa Irunek Fraikin BM. Granollers izango du aurkari Sacyr ASOBAL Kopako finalerdian, Zaragozako Príncipe Felipe Jauregian jokatuko dena datorren ekainak 4 eta 5ean. Aragoiko hiriburuko udaletxeko Harrera Aretoan ospatu den zozketan Julen Aginagalde izan da klubeko ordezkari. Bidasoa Irun zozketa-buru izan da Barçarekin batera hamargarrenez jokatuko duen Ligako Kopan, laugarrena segidan. 1992/1993 denboraldian irabazi zuen, eta txapeldunorde izan da 1991/1992, 2018/2019 eta 2019/2020.

Zozketaren emaitza jakinda, Aginagalderen esanetan, “hoberen iristen den taldeak” irabaziko du txapelketa: “Guk ilusio osoz prestatuko dugu Kopa, finalera iristeko gogoekin”. Era berean, zaletuak animatu ditu Zaragozara bertaratu daitezela: “Gure zalegoak asko bultzatzen gaitu bai Artalekun, bai Irundik urrun. Oso eskertuak gaude eta ea asteburu polit bat eskaintzerik dugun”. Abonuak salgai daude El Corte Ingléseko web orrialdean, eta ASOBALek abantailak iragarri ditu lau talde parte-hartzaileen bazkideentzat.

Aurreko norgehiagoketan, Bidasoa Irunek hiru aldiz jokatu du txapelketa honetan talde katalanaren aurka:

1993/1994 (Alcobendas)
Finalerdia: BM. Granollers 26-24 Elgorriaga Bidasoa.
1994/1995 (Vigo)
Finalerdia: BM. Granollers 19-18 Elgorriaga Bidasoa.
2018/2019 (Lleida)
Finalerdia: Fraikin BM. Granollers 25-30 Bidasoa Irun.

Sacyr ASOBAL Minikopa
Sacyr ASOBAL Koparekin batera, La Granja kiroldegian Sacyr ASOBAL Minikopa jokatuko da. BM Zaisa Bidasoa Irun taldeari A multzoa egokitu zaio, BM. Logroño La Rioja, BM. Dominicos eta Moncayo Casablanca. B Multzoan, berriz, KH-7 BM. Granollers, BM. Huesca Lasaosa eta BM. Almogávar.

Noticias relacionadas

20 May, 2022

“Mailarik onena eman behar dugu”


ALBISTE GEHIAGO
18 May, 2022

Bidasoa Irun-Fraikin Granollers neurketak Sacyr ASOBAL Kopa irekiko du


ALBISTE GEHIAGO
16 May, 2022

Il Capo Hondarribia Bidasoaren garaipen bikaina Ipuruan denboraldi ederrarari agur esateko (31-39)!


ALBISTE GEHIAGO
14 May, 2022

Garaipen gozoa Recoletas Atlético Valladoliden aurka (33-26)!


ALBISTE GEHIAGO
Club Deportivo Bidasoa. 2020 © Copyright
Pribatutasun-politika | Cookies-politika
EU
  • EU
  • ES

We are using cookies to give you the best experience on our website.

You can find out more about which cookies we are using or switch them off in settings.

CD Bidasoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.

Cookie Policy

More information about our Cookie Policy